70/009 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloa garatzen duena, brigaden eta taldeen maila arte.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua aldatu zen hein batean. Erregelamendu hori uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.

Erregelamenduzko testu horren 12 . artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barne zuzendari nagusiak proposaturik.

Bestalde, uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak (urriaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez aldatu zenak) 22.2 artikuluan dio Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloak Bide Segurtasunaren Dibisioa eta Argitze-agirien eta Ikerketaren Dibisioa dituela bere egituraren barrenean.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

  1. KAPITULUA

    Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloaren antolaketa egitura

    1. ATALA

      Egitura orokorra

    2. artikulua. Arloari atxikitako taldeak.

      Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloaren mende zuzenean, talde hauek daude:

      1. Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea.

      2. Bide Hezkuntzako Taldea.

    3. artikulua. Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea.

    4. Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloari atxikita dago zuzenean, eta polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea dagokio:

      1. Arloko buruari dibisioen jarduerak zuzentzen, koordinatzen eta kontrolatzen laguntzea.

      2. Trafiko eta garraioen arloko administrazio baimenak eman aurretik txostenak prestatzea.

      3. Trafiko eta Bide Segurtasuneko zerbitzuen plangintza operatiboa.

      4. Bide segurtasuneko kanpainak ezarri eta garatzeko asmoz, trafikoko agintaritzari laguntzea eta beste zerbitzu batzuekin koordinatzea.

      5. Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloak egiten dituen operazio eta ekintzetan parte hartzen duten unitate operatiboak koordinatzea.

      6. Antzeko beste edozein eginkizun, hari aginduz gero.

    5. Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea unitate zentrala izanen da.

    6. artikulua. Bide Hezkuntzako Taldea.

    7. Bide Hezkuntzako Taldea Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloari atxikita dago zuzenean, eta eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Bide hezkuntza gizartearen arlo guztietan erakutsi eta sustatzea.

      2. Bide hezkuntza sustatzen laguntzen duten jarrera, jokabide eta balioak ikasgeletan eta, ondoren, maila praktikoan sartzea.

      3. Trafikoko araudiari buruzko ezaupide teknikoak eta ohiturak gizarteari eta giza-talde guztiei erakutsi eta jakinaraztea.

      4. Nafarroako Foruzaingoaren irudia eta haren eginkizunak herritarrei ezagutaraztea, Nafarroako gizarteari zerbitzu hobea ematearren.

      5. Antzeko beste edozein eginkizun, hari aginduz gero.

    8. Bide Hezkuntzako Taldea unitate zentrala izanen da.

    9. ATALA

      Bide Segurtasunaren Dibisioa

    10. artikulua. Taldeak.

    11. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzeko orduan eragimena handiagoa izateko, Bide Segurtasunaren Dibisioak zazpi talde hauek bilduko ditu bere baitan:

      1. Bide Segurtasuneko 1. Taldea.

      2. Bide Segurtasuneko 2. Taldea.

      3. Bide Segurtasuneko 3. Taldea.

      4. Bide Segurtasuneko 4. Taldea.

      5. Bide Segurtasuneko 5. Taldea.

      6. Radar Taldea.

      7. Garraioko Taldea.

    12. Bide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR