77/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2012-2013 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Oinarrizko Irakaskuntzarako testuliburua Finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen 3. artikuluak (41. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 31n argitaratua) xedatzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean, testuliburuak finantzatzeko behar diren kontu-sailak jasoko dituela, erregelamenduz zehaztuko diren formulen arabera.

Bestalde, martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak hurrengo hau xedatzen du: "Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak ezarriko du urtero zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta horren balioa ezartzeko kontuan hartuko dira programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua."

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak txostena egin du 2012-2013 ikasturtean moduluak izan beharreko zenbatekoaz, testuliburuak doan eskuratzeko programa ezartzen den maila bakoitzeko ikasgai kopuruaren eta ikasliburuen batez besteko prezioaren arabera.

Bestalde, foru dekretu horretan xedatutakoari jarraikiz, gaur egun testuliburuen %1,5 berritzen dira batez beste. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta DBHko 4 mailako testuliburuen iraupena luzeagoa denez, eta aurrekontuetan dagoen dirua ikusirik, ikasmaila horietan liburuak berritzeko Administrazioak finantzatuko duen ehunekoa igotzen da, %8ra gehienez, oro har. Gainerako ikasmailetarako ehunekoak berdin segituko du. Liburuak berritzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2012-2013 ikasturtean testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa, ikasle bakoitzeko finkatzen dena, onestea, I. eranskinean ageri denaren arabera.

  2. Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak, hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzeko modukoak ez direnak, ikasturtero berrituko dira.

  3. Ikastetxe batean erabakitzen bada testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko gai eta ikasgai guzti-guztietako liburuak ez erabiltzea, administrazioak 2012-2013 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da hauta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR