Telelana ezartzeko erregelamendua

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA 2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK EGUESIBAR Telelana ezartzeko erregelamendua Eguesibarko Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, erregelamendua onetsi zuen Eguesibarko Udalean telelana ezartzeko. Erregelamendua eskuragarri egon dadin eta edukia ezagutaraz dadin, jarraian eransten da haren testu bategina.

Sarrigurenen, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

ERREGELAMENDUA, EGUESIBARKO UDALEAN TELELANA EZARTZEKOA

COVID-19aren birusa zorigaitzez eta bat-batean hedaturik, Espainiako Gobernuak alarma-egoera deklaratu behar izan zuen. Horren ondorioz, etxeko konfinamendu orokorra ezarri zen herritarrentzat, beste neurri batzuen artean. Salbuespenezko egoera horren aurrean, eta ez eteteko administrazio publikoen helburu nagusia, alegia, interes orokorrari zerbitzu egitea, agintariek telelanari eman zioten lehentasuna hala lan egitea posible zen lanpostuetan, zerbitzu publikoei ahalik eta gutxiena eragitea xede harturik.

Neurri hori, aldi baterakoa printzipioz, erabat eraginkor agertu da interes orokorra betetzeko, eta udal langile gehienek gogoz hartu dute. Hala, bada, denbora laburrean erakutsi du tresna balioduna dela, erantzukizunez eta profesionaltasunez baliatzen baldin bada.

Bestalde, azken lorpen sozialen artean lanaren eta familiaren kontziliazioa dugu. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hasieran ez zuen eskubide hori jasotzen. Alabaina, 36. artikuluan, non funtzionarioen eskubideak ematen baitira aditzera, esaten da, itxiera-klausula batean, Estatuko oinarrizko legeriak funtzionario publikoei aitortutako oinarrizko eskubideak izanen dituztela. Oinarrizko legeria hori jasotzen da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, eta 14. artikuluaren j eta j-bis apartatuetan eskubide hauek aipatzen dira:

–Norberaren bizimodua, lan-arlokoa eta familiartekoa elkarri egokitzea lagunduko dioten neurrietarako eskubidea.

–Intimitaterako eskubidea, haien esku jarritako gailu digitalak erabiltzen dituztenean eta bideozaintzarako eta soinu-grabazioetarako gailuak erabiltzearen aurrean, bai eta deskonexio digitalerako eskubidea ere, datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako eran.

Berriki, foru legegileak 6/2019 Foru Legea eman du, eta haren bidez hogeita bigarren xedapen gehigarri bat sartu du 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan, zeinaren bidez arautzen baitira gurasotasun, harrera eta adopzioagatiko baimenak eta lanaren, bizitza pertsonalaren eta familiakoaren uztartze eta erantzukidetasunaren aldeko neurriak.

Xedapen gehigarri horretan bide ematen da beharrezko neurriak har daitezen, Nafarroako administrazio publikoetan telelana ezartzeko xedez. Eta gaikuntza hori dela eta, honako hau ematen da:

ERREGELAMENDUA

1. artikulua. Definizioa.

Telelana da teknologiak erabiltzea udal langileei gaitasuna ematen dietenak jarduteko Eguesibarko Udalaren lokaletatik kanpo.

Telelanaren xedea da era ez-presentzialean egitea zerbitzua.

Telelanak lanpostuaren eginkizunak hobeki eta era modernoagoan gauzatzea du helburu, teknologia berrien erabilera eta helburuen araberako kudeaketa sustatuz, bai eta familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiten laguntzea ere –edo, komeni denean, norberaren beste inguruabar batzuk–, laneko gogobetetze handiagoa erdietsirik horrela.

Jarduteko modalitate honetan, eskatzen diren baldintza guztiak geldituko dira bermaturik hala laneko arriskuen prebentzioan, nola gizarte-segurantzaren, pribatutasunaren, eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR