484/2002 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan, 'Komunitatearendako Zerbitzuak' espezialitatean, sartzen diren funtzionarioen izen zerrenda onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 27ko 5/1990 Legeak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzupeko langileriaren Estatutua aldatu zuen eta, halaber, Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitateko Administraziora transferitu zen langileriaren integrazioa arautu zuen eta, modu honetan, Foru Lege honek irakaskuntzako langileriaren araubide juridikoaren batasuna ekarri zuen, irakaskuntzako langile guztien beharrezko berdintasuna bermatuz, bakoitzaren etorkizko administrazioa kontuan izan gabe. Helburu hau tarteko zela, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzupeko langileriaren Estatutuan sartzeko aukera-eskubidea eman zitzaion, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko lan-legepeko irakaskuntzako langileriari, bai abuztuaren 31ko 1070/19990 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Administraziotik transferitu zen lan-legepeko irakaskuntzako langileriari. Uztailaren 31ko 178/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako prozeduraren arabera, aipaturiko aukera horri bidea eman zitzaion.

Abenduaren 30eko 31/1991 Legeko hogeita bederatzigarren xedapenak zehaztu zuen "Nafarroako Gobernuaren arabera, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Musikako eta Arte Eszenikoen Katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoen Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer Maisu-maistren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoan sartu ahal izateko, eskatuko da, langileria, ekainaren 27ko 5/1990 Foru Legeko lehen Xedapen Gehigarriaren arabera, Nafarroako Gobernuko funtzionarioa izatea eta, horrekin batera, kidegoko irakaskuntzako eginkizun asimilatuak betetzea, betiere kidego bakoitzean sartzeko eskatzen den tituluduna izanda".

Langileria baldintza berdinetan sartuko da aipaturiko kidegoetan, baldin eta, aipaturiko lehen xedapen gehigarriaren arabera, funtzionariotasuna eskuratzeko eskubidea onartua badu eta, funtzionario gisa, Nafarroako Gobernuaren zerbitzura sartzen bada".

Arau hori aplikatuz, zenbait Foru Agindu eta Ministerio Agindu onetsi ziren, eta haien bidez onetsi eta argitara eman ziren irakaskuntzako kidego batzuetan sartutako funtzionarioen izen zerrendak eta, bestalde, guztiei langileen erregistroko zenbaki bana esleitu zitzaien.

Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuaren bidez, Berariazko Lanbide Heziketaren espezialitate berriak ezarri ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetan. Azken kidego horri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR