29/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 6koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Iturmendiko Udal Plana 2. poligonoko 284. lurzatian (UE-40) aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena. Sustatzailea José Ignacio López de Zubiría da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Iturmendiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren (gaur egun Sustapen Departamentua, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuan eta ekainaren 27ko 30/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera) egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. Iturmendiko Udal Plana 2. poligonoko 284. lurzatian (UE-40) aldatzeko espedientea behin betiko onestea. Sustatzailea José Ignacio López de Zubiría da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR