143/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, baita departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ere. Foru Dekretu hori 2011ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2koan.

Era berean, uztailaren 5eko 62/2011 Foru Dekretuaren bidez, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 2011ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6koan.

Bidezko da, beraz, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura berria behar bezala garatzea.

Horiek horrela, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: Nafarroako errepide sarea proiektatu, gauzatu, zaindu, ustiatu eta defendatzea; interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea; geologia eta geoteknia; kartografia; garraioaren arloko politika planifikatu, koordinatu eta gauzatzea, lurraldearen antolamendua eta hirigintza; eraikuntzen kalitatea kontrolatu eta sustatzea; etxebizitza eskuratzeko bideak sustatzea eta bizitegietarako lurzoruaren merkatuan esku hartzea; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria.

    3. Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari dagokio, Departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan definitutako eskumenen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak gauzatzea.

    4. Zehazki, honako hauek dagozkio:

      1. Jendaurrean jarritako proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea, eta desjabetzerako jendaurrean jartzeko tramitea irekitzea eta ebaztea.

      2. Behin betiko onestea udal plan orokorrak, sektorizazio planak, plan bateratuak, plan independente bereziak, plan orokorretako eta sektorizazio planetako antolamendu-determinazio egituratzaileen aldaketak eta planeamenduaren berrikuspenak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

    5. Orobat, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      1. Nafarroako Garraioen Kontseilua.

      2. Nafarroako Taxien Kontseilua.

      3. Iruñerriko Mugikortasunaren eta Garraioaren Mahaia.

      4. Lurraldearen Antolamenduko Batzordea.

    6. Departamentuan bada Kontseilariaren Kabinete bat, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari loturik dago, eta kontseilariaren mendean dago zuzenean.

    7. artikulua. Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren antolaketa orokorra.

    8. Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, organo hauek ditu bere egituran:

      1. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

      2. Garraio Zuzendaritza Nagusia.

      3. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia.

      4. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      5. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.

    9. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetan lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak agintzen dien beste edozein.

    10. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan azaldutako eskumenen esparruaren barrenean, eta Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren goi-zuzendaritzaren mendean, hari zuzenen atxikia baita Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarri diren eskudantziak izanen ditu, 8. artikuluak aurrekontua kudeatzeko finkatzen dituenak izan ezik, baita indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak edo Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak agintzen dizkionak ere, horretarako behar diren ebazpenak emanez.

    11. artikulua. Zerbitzuen eginkizunak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta dagokion esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren mendeko atal edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arintzeko, arrazionalizatzeko eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak, eta departamentuko organo eskudunek beren esku deskontzentratzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    12. artikulua. Atalen eginkizunak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu:

      1. Nafarroako errepide sarearen planeamendua egitea, programatzea, proiektatzea, gauzatzea eta zaintzea.

      2. Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean bai obren gauzatzean eta ustiapenean.

      3. Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta zuzendaritza nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

      4. Zuzendaritza nagusiaren eskumena diren eraikuntza obra eta proiektuetako segurtasuna eta osasuna.

      5. Geologia eta geoteknia.

      6. Topografia, geodesia eta kartografia.

      7. Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak, salbu proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea eta jendaurreko tramitea irekitzea eta ebaztea.

      8. Nafarroako errepide sarearen ustiapena eta defentsa.

      9. Baimenak ematea Nafarroako errepide sarearen ustiapenaren eta defentsaren arloan.

      10. Zehapen espedienteak Nafarroako errepide sarearen ustiapenean eta defentsan; zuzendari nagusiari dagokio horien hasiera eta ebazpena.

      11. Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

      12. Indarra duten xedapenek Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

    3. artikulua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

      1. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua.

      2. Eraikuntza Zerbitzua.

      3. Zainketa Zerbitzua.

    4. ATALA

      Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua

    5. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren eginkizunak.

      Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, honako arlo hauekin loturik:

      1. Zuzendaritza nagusiak sustatzen dituen azpiegituren planeamendua eta programazioa.

      2. Nafarroako errepide sareko eta zuzendaritza nagusiak sustatzen dituen eraikuntza obren proiektuen garapenaren kudeaketa integrala.

      3. Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean bai obren gauzatzean eta ustiapenean. Jarduketa horiekin loturik, bere eskumeneko gainerako obretarako artikulu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu zerbitzuak.

      4. Obren proiektua egitea eta obrak gauzatzea eta kudeatzea, alderdi guztietan, betiere Foru Komunitateko eskumenen esparruko trenbideetako eta aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturik.

      5. Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta zuzendaritza nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

      6. Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak.

      7. Geologia eta geoteknia.

      8. Topografia, geodesia eta kartografia.

      9. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

    6. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren egitura.

      Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

      1. Proiektuen Atala.

      2. Ingurumena Zaintzeko Atala.

      3. Desjabetze Atala.

      4. Geologia eta Geoteknia Atala.

    7. artikulua. Proiektuen Atalaren eginkizunak.

      Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere Nafarroako errepide sareko bide azpiegiturak eta trenbide eta aireportuetakoak programatzearekin eta proiektatzearekin loturik, baita topografiarekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR