21/2013 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa, Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 2012ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Era berean, ekainaren 27ko 30/2012 Foru Dekretuaren bidez, Sustapen Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 2012ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an.

Bidezko da, beraz, Sustapen Departamentuaren egitura berria behar bezala garatzea.

Hori horrela, Sustapeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko martxoaren 20an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Sustapen Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Sustapen Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: Nafarroako errepide sarea proiektatu, gauzatu, zaindu, ustiatu eta defendatzea; interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea; geologia eta geoteknia; kartografia; garraioaren arloko politika planifikatu, koordinatu eta gauzatzea, lurraldearen antolamendua eta hirigintza; eraikuntzen kalitatea kontrolatu eta sustatzea; etxebizitza eskuratzeko bideak sustatzea eta bizitegietarako lurzoruaren merkatuan esku hartzea; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Sustapeneko kontseilaria.

    3. Sustapeneko kontseilariak, Departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan definitutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu.

    4. Zehazki, honako hauek dagozkio:

      1. Jendaurrean jarritako proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea, eta desjabetzerako jendaurrean jartzeko tramitea irekitzea eta ebaztea.

      2. Behin betiko onestea udal plan orokorrak, sektorizazio planak, plan bateratuak, plan independente bereziak, plan orokorretako eta sektorizazio planetako antolamendu-determinazio egituratzaileen aldaketak eta planeamenduaren berrikuspenak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

    5. Orobat, Sustapeneko kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      1. Nafarroako Garraioen Kontseilua.

      2. Nafarroako Taxien Kontseilua.

      3. Iruñerriko Mugikortasunaren eta Garraioaren Mahaia.

      4. Lurraldearen Antolamenduko Batzordea.

    6. Departamentuan bada Kontseilariaren Kabinete bat, Sustapeneko kontseilariari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari loturik dago, eta kontseilariaren mendean dago zuzenean.

    7. artikulua. Sustapen Departamentuaren antolaketa orokorra.

      Sustapen Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

      1. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

      2. Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusia.

      3. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      4. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.

    8. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Sustapen Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Sustapeneko kontseilariak agintzen dien beste edozein.

    9. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Sustapen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan azaldutako eskumenen esparruaren barrenean, eta Sustapeneko kontseilariaren goi-zuzendaritzaren mendean, hari zuzenean atxikia baita Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarri diren eskudantziak izanen ditu, 8. artikuluak aurrekontua kudeatzeko finkatzen dituenak izan ezik, baita indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak edo Sustapeneko kontseilariak agintzen dizkionak ere, eta eskudantziak baliatzeko behar diren ebazpenak emanen ditu.

    10. artikulua. Zerbitzuen eginkizunak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta dagokion esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren mendeko atal edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arintzeko, arrazionalizatzeko eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak, eta departamentuko organo eskudunek beren esku deskontzentratzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    11. artikulua. Atalen eginkizunak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu:

      1. Nafarroako errepide sarearen planeamendua egitea, programatzea, proiektatzea, gauzatzea eta zaintzea.

      2. Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean bai obren gauzatzean eta ustiapenean.

      3. Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

      4. Zuzendaritza Nagusiaren eskumena diren eraikuntza obretako eta proiektuetako segurtasuna eta osasuna.

      5. Geologia eta geoteknia.

      6. Topografia, geodesia eta kartografia.

      7. Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak, salbu proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea eta jendaurreko tramitea irekitzea eta ebaztea.

      8. Nafarroako errepide sarearen ustiapena eta defentsa.

      9. Baimenak ematea Nafarroako errepide sarearen ustiapenaren eta defentsaren arloan.

      10. Zehapen-espedienteak Nafarroako errepide sarearen ustiapenean eta defentsan; zuzendari nagusiari dagokio horien hasiera eta ebazpena.

      11. Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

      12. Indarra duten xedapenek Sustapen Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

    3. artikulua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

      1. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua.

      2. Eraikuntza Zerbitzua.

      3. Zainketa Zerbitzua.

    4. ATALA

      Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua

    5. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren eginkizunak.

      Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, honako arlo hauekin loturik:

      1. Zuzendaritza Nagusiak sustatzen dituen azpiegituren planeamendua eta programazioa.

      2. Nafarroako errepide sareko eta Zuzendaritza Nagusiak sustatzen dituen eraikuntza obren proiektuen garapenaren kudeaketa integrala.

      3. Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean bai obren gauzatzean eta ustiapenean. Jarduketa horiekin loturik, bere eskumeneko gainerako obretarako artikulu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu zerbitzuak.

      4. Obren proiektua egitea eta obrak gauzatzea eta kudeatzea, alderdi guztietan, betiere Foru Komunitateko eskumenen esparruko trenbideetako eta aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturik.

      5. Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

      6. Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak.

      7. Geologia eta geoteknia.

      8. Eraikuntza proiektuen segurtasuna eta osasuna eta obren kalitate kontrola.

      9. Topografia, geodesia eta kartografia.

      10. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

    6. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren egitura.

      Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

      1. Proiektuen Atala.

      2. Ingurumena Zaintzeko Atala.

      3. Desjabetze Atala.

      4. Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala.

      5. Kartografia Atala.

      6. Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atala.

    7. artikulua. Proiektuen Atalaren eginkizunak.

      Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere Nafarroako errepide sareko bide azpiegiturak eta trenbide eta aireportuetakoak programatzearekin eta proiektatzearekin loturik. Berariaz, honako hauek:

      1. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR