72/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako administrazio publikoei, sektore publikoari eta Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko azterlan eta ikerlanetarako 2009ko 'Martin Azpilkueta' VI. sarirako dei egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak estatutuen bidez eskuratu du, beste eginkizunen artean, Nafarroako Administrazio Publikoei interesatzen zaizkien alderdiei eta sektore publikoaren jarduerari loturiko gaiei buruzko ikerlan eta argitalpenak sustatzekoa, haiek hobeki ezagutu, administrazioari dagokionez antolatu eta eguneratzeko ezinbesteko lana da eta.

Estatutuek agindua gauzatzeko, Institutuak proposatu zuen sari batzuk sortzea. Haien deialdi, aitorpen eta diruaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoaren jarduerarekin ez ezik (agintaritza lege-betearazlea den aldetik) Foru Komunitateko sektore publikoaren jarduerarekin ere zuzeneko harremana duten arloetako ikerketa eta ekoizpen zientifikoa sustatu nahi da.

Sari honen deialdia urtero egitekoa da eta Martin Azpilkueta (Barasoain 1492-Erroma 1586) entzute handiko nafar katedradun, legelari eta teologoaren izena izanen du. Izan ere, Azpilkuetak bere lanetan, gehienbat "Manual de Confesores" deritzon horretan (1552), errege absolutuen aginteari muga etiko batzuk jarri zizkion eta mugapen hori defenditu zuen. Gainera, agintaritzaren aldetik jazarkundea ere sufritu zuen, beste nafar ospetsu bat, Frai Bartolomé de Carranza, Inkisizioaren aurrean aldeztean.

Sari honen bost edizio iragan direnez, bidezkotzat jo da sariaren xedea zabaltzea, Nafarroako Foru Komunitatearen berariazko kontuak aztertu eta ikertzeko ahalik eta ikuspegi gehienetatik eginiko lanek parte har ahal dezaten.

Horregatik guztiagatik, bere Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari esleitzen dizkion eskumenekin bat, 2009ko "Martín Azpilkueta" VI. sarirako dei egiten da. Hona hemen haren oinarriak:

Lehenbizikoa.-Xedea.

  1. Nafarroako Administrazio Publikoei eta Sektore Publikoari, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko azterlan eta ikerlanetarako "Martin Azpilkueta" VI. sarirako deialdia egitea, 2009. urteari dagokiona.

  2. Sari honen xedea deialdi honetara aurkezten diren orotariko lanik hoberenak nabarmentzea da. Hona hemen sariaren arloak:

    1. Nafarroako Foru Komunitateko erakundeak eta legeak.

    2. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila.

    3. Giza baliabideak kudeatzea, aplikazio soziologikoak, Nafarroako Administrazio Publikoen kalitatea eguneratu eta hobetzea eta Sektore Publikoa arrazionalizatzea.

    4. Politika ekonomikoa, ekonomiari, ogasunari, aurrekontuei eta kontabilitate publikoari loturiko gaietan.

    5. Lurralderako eta ingurumenerako politikak, lurraldearen antolamenduari, hirigintzari, etxebizitzari, ingurumenari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR