322/2009 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioak izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Laneko arriskuei aurrea hartzeko arautegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzen duen apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretua aldatu duen abenduaren 15eko 121/2008 Foru Dekretuaren 9.8 artikuluak ezartzen duenez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko dute esparru horretan izendatutako prebentzio ordezkariek (Departamentu horri atxikitako erakunde autonomoetakoak barne) eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako beste hainbat ordezkarik (Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak izendatuak).

Irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Egitura organiko horrekin bat, bidezkoa da Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioak izanen dituen zortzi ordezkariak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioak izanen dituen ordezkariak izendatzea. Honako hauek dira:

    -Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR