Iruñeko San José Plazako 6an obrak egiteko errekerimendua

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko urriaren 3an:

Iruñeko San Jose plazako 6 zenbakiko eraikina (3.eko ezkerrekoa eta 4.eko eskuinekoa) aztertu ondoren, Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Udal Zerbitzu Teknikoek 2002ko maiatzaren 9an eta 13an egin ikuskapenen txostena ikusirik, frogatu baita delako eraikinak honako hondaketa hauek dituela:

_Pitzadurak sabaizunean, 3.eko ezkerreko etxebizitzan, Ingurubideko pasealekura ematen duen fatxada alderako sukaldean eta gelan.

_Hezetasun zantzuak, 3.eko ezkerreko etxebizitzaren sukaldeko sabaian.

_3.eko ezkerreko etxebizitzan, kata sortzen ari da sukaldeko sabaian; udal teknikariak kata hori handitu ondoren eta bertako kalteak ikusirik, Suhiltzaile Zerbitzura deitu zen, eskoramendua jartzeko. Gapirioren batzuk agerian gelditu ondoren, bistan zen sekzioa franko murriztua zutela, ura bazela eta forjatuaren sarea osatzen duen zeramikazko materiala mugitzen hasia zela.

_4.eko ezkerreko etxebizitzan, terraza eta teilatu hegaleko goiko aldea, halamoduzko kontserbazio egoeran daude, eta estankotasunari dagokionez, lamina irazgaizgarriak akatsak baditu, bazterretan goroldioa eta landaretxoak izanik, eta teilatu-hodietan zikinkeria.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan eta Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/98 Legearen 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1._Iruñeko San Jose plazako 6. zenbakiko eraikinaren jabeei agintzea honako lan hauek egin ditzatela, hirurogei eguneko epean:

_Sukaldeko sabaiko forjatuaren egitura konpondu eta sendotzea, 3.eko ezkerreko etxebizitzan.

_Terrazako eta teilatu-hegaleko goiko aldeko estankotasuna aztertzea, 4.eko ezkerreko etxebizitzan, lamina irazgaizgarria garbitu eta behar diren konponketak egitea, eta izkinak eta elkarguneak zigilatzea.

_Obrak amaitu ondoren, egindako obren proiektua aurkeztu beharko da, teknikari eskudun batek sinatuta.

_Obrak egiten ez diren bitartean, hobe ez erabiltzea terrazako alde hori, eta pisuzko gauzak handik eramatea, alegia, lore-ontziak eta horrelatsukoak.

Teknikari eskudunak zuzenduko ditu obra hauek, eta, obrak hasi aurretik, obra zuzendaria kontratatu dela erakusten duen ziurtagiria aurkeztuko da.

2._Etxe horretako jabeei ohartaraztea ezen, aitzineko puntuan errekeritutako lanak ezarritako epean egiten ez badituzte, Udalak epea bukatu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR