23/2001 Foru Legea, azaroaren 27koa, saltoki handietarako zerga bat sortzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

FORU LEGEA, SALTOKI HANDIETARAKO ZERGA BAT SORTZEKOA

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako hiri-ereduaren ezaugarri historikoetako bat merkataritza-jarduera garrantzitsua edukitzea da. Merkataritza-jarduera hori hiriko bizitza dinamizatzeko eta lurzoru nahiz eraikuntzaren erabilera ezberdinak orekatzeko elementu garrantzitsuenetarikotzat jotzen da, halako heinean non beheko solairuan saltokiak egoteak Mediterranioko eremuan berezko hirigintza-eredua sortu baitu. Eredu horretan, merkataritzak jarduera ekonomikoari eusten laguntzen du, biziaren beharrei erantzuten die, eta topagune nahiz harremangune bilakatzen da. Familia-enpresa txikiz osaturiko enpresa-jarduera bat da, eta lanpostu egonkorrak sortzen ditu; jarduera ekonomikoaren esparruan garrantzi handia dauka.

Azkenaldi honetan, banaketa- eta salmenta-enpresa handien etorreraren ondorioz, gure hirietako merkataritza-eredua aldaketa funtsezkoa pairatzen ari da. Enpresa horiek penetrazio ekonomikorako ahalmen handia daukate, eta merkataritzaren arloko ohiturak eta egitura, batetik, eta lurralde-antolamenduko eredua, bestetik, haien eragina jasaten ari dira. Izan ere, merkataritza-jarduera hirigunetik kanpoaldera bultzatzen ari dira, eta horrek hiriguneko eremuak pixkanaka narriatzea ekartzen du -horiek leheneratzeko, inbertsio publiko handia behar da-. Saltoki handi horiek kokatzeko, urbanizaturiko eremu berrietako lurzorua behar izaten da, eta komunikazio-azpiegiturak ere bai, ibilgailuen joan-etorriak posible egiteko. Halaber, ingurumena kaltetzen da, eta euren inguruan hirigintza-igurikapenak sorrarazten dituzte.

Instalazio horiekin izandako esperientziak erakusten du berehalako trafiko-gorakada handiak izan ohi direla, errepideak gainezka egotea, errepideak neurri handian hobetu beharra, era guztietako inmisioen ondoriozko kutsadura, errepide-sareak egokitu eta mantentzeko inbertsio publikoko beharrizan berriak, eta kostu sozial eta ekonomikoak, ingurumenak eta hiriaren zentroko merkataritza-jarduerak pairatzen duten kaltearen ondoriozkoak. Hori guztia dela-eta, administrazio publikoak inbertsio handiak egitera behartuta egoten dira; izan ere, jarduera ekonomiko horrek, erosketa-ohiturak ez ezik, bizimoduak, hiriaren kalitatea eta bertako zerbitzuen antolaketa ere aldatzen ditu, eta hortik zenbait gizarte-kostu eratortzen dira.

Gizarte guztiari hain ondorio eta kostu sozial eta ekonomiko handiak ekartzen dizkion ekonomia jarduera mota horri zerga bat ezartzea zilegi da. Ezin da onartu jarduera horretatik etekinak lortzen dituztenak euren jardueraren kostuak ingurumenari, lurraldearen antolamenduari, azpiegiturari eta hiriko bizitzarari jasanarazten saiatzea. Kanpo-eragin horien ordez, kostuen barnekotasuna lortu behar da. "Fiskalitate berde" deritzonaren ildoan, xedea hauxe da: merkataritza-eremu handiek kokaleku eta etekin handien iturri daukaten erkidegoari ordain bat ematea, hain zuzen ere, azpiegiturek, ingurumenak, lurralde-antolamenduak, hirigune tradizionalek eta horien bizitzak eta jarduera ekonomikoak haien ondorioz jasaten dituzten eraginen ondoriozko kostu ekonomiko eta sozialen truke. Hirigune tradizionalei dagokienez, pixkanaka hondatzen ari dira. Merkataritza-jarduera menpean daukatela, gizarteak azpiegitura eta zerbitzuetarako eginiko inbertsio handiez baliatzen da euren lehiakortasuna; hori dela- eta, zentroaren eta kanpoaldearen arteko lurralde-orekari lagundu behar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR