465/1997 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko 'Virgen del Camino' B.H.I.rako Teknika Integratuen Ekoizpen Malgurako Zelula bat erosteko baimena ematen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Iruñeko "Virgen del Camino" B.H.I.rako Teknika Integratuen Ekoizpen Malgurako Zelula bat erosteko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

Mota: lehiaketa.

Xedea: Iruñeko "Virgen del Camino" B.H.I.rako Teknika Integratuen Ekoizpen Malgurako Zelula bat erostea.

Aurrekontua: 31.000.000 pezeta.

Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan (Karlos III.a etorb., 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean eginen den ekitaldian irekiko dira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Bilkura Gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.), proposamenak aurkezteko epea iragan eta biharamunetik laugarren egun balioduneko 12:00etan.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g., 8:30etatik 14:30ak arte.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR