36/2009 FORU DEKRETUA, apirilaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 48. artikuluan xedatzen du autonomia erkidegoek, beren eskumenen esparruan, unibertsitateetan kontratatzen diren irakasle eta ikertzaileen araubidea ezarriko dutela. Halaber, 55. artikuluak autonomia erkidegoei aitortzen die kontrataturiko irakasle eta ikertzaileen ordainsariei buruzko arauak emateko eskumena. Bestaldetik, 81. artikuluak adierazten du autonomia erkidegoek baimendu beharko dituztela irakasle eta ikertzaileen kostuak.

Aipatu lege organikoan eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan xedaturikoarekin bat, Nafarroak eskumen osoa du irakaskuntza arautu eta administratzeko, bere hedadura osoan eta maila, gradu, mota eta espezialitate guztietan.

Irailaren 9ko 194/2002 Foru Dekretuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari baimena ematen dio irakasle eta ikertzaileak kontratatzeko, harik eta Nafarroako Foru Komunitateak langile horien araubidea garatu arte, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 48. artikuluak dioen bezala, eta ebaluazio positiboa ziurtatu dezakeen kanpoko ebaluazio organoa izendatzeko, lan-kontratuaren modalitateak hala behar duenean.

Nafarroako Foru Komunitateak ez du kanpoko ebaluazio organorik eratu 194/2002 Foru Dekretua argitaratu zenez geroztik, eta irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea garatze aldera, Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jo du foru dekretu hau egitea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezartzen duena.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren irizpenarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2009ko apirilaren 20ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Arau orokorrak

    1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

      Foru dekretu honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezartzen du.

    2. artikulua. Arau orokorrak.

    3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileak foru dekretu honetan ezarritakoaren arabera kontratatuko dira, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 48. artikuluan ezarritakoarekin bat.

    4. Nafarroako Unibertsitate Publikoak lan-araubideko irakasle eta ikertzaileak kontratatzen ahalko ditu, foru dekretu honetan arautzen diren kontratazio modalitateen bitartez (horiek unibertsitaterako dira berariaz), edo Langileen Estatutuan lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileen ordezkoak kontratatzeko aurreikusten diren modalitateen bitartez. Obra edo zerbitzu jakinetarako lan-kontratuen bitartez ere ikertzaile, teknikari edo bestelako langileak kontratatzen ahalko ditu ikerketa proiektu zientifiko edo teknikoak garatzeko.

      Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakasle emerituak izendatzen ahalko ditu foru dekretu honetan aurreikusitako baldintzetan.

    5. Lan-kontratazioaren modalitate horien araubidea foru dekretu honetan ezarritakoa izanen da, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 48. artikuluarekin bat; osagarri gisa, aplikatzekoa izanen da Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) eta hura garatzeko arauetan xedatutakoa.

    6. Irakasle eta ikertzaile kontratatuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaile guztien %49 izanen dira gehienez ere.

    7. Lan-kontratuak Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legearen 48. artikulutik 55. artikulura bitartean xedaturikoari jarraikiz eginen dira eta aurreikusirik ez dagoen guztian, Langileen Estatutuan eta aplikatzekoa den lan arloko arautegian xedaturikoari lotuz.

  2. KAPITULUA

    Kontratazioaren modalitateak

    1. ATALA

      Lan kontratazioaren modalitate berariazkoak unibertsitaterako

    2. artikulua. Lan kontratazioaren modalitate berariazkoak unibertsitaterako.

      Unibertsitaterako lan kontratazioaren modalitate berariazkoak figura hauei dagozkienak dira: laguntzailea, irakasle laguntzaile doktorea, irakasle kontratatu doktorea, irakasle elkartua eta irakasle bisitaria.

    3. artikulua. Laguntzailea.

    4. Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzaile gisa kontratatzen ahalko ditu doktorego ikasketetan onartuta daudenak edo onartuak izateko baldintzak betetzen dituztenak.

    5. Kontratuaren xedea irakaskuntza eta ikerketarako prestakuntza osatzea izanen da. Nafarroako Unibertsitate Publikoak behar den neurriak ezarriko ditu prestakuntza hori beteko dela bermatzeko. Laguntzaileek irakaslan praktikoetan lagunduko dute; urtean gehienez 60 ordu eginen dituzte lan horietan. Unibertsitateak ziurtatu eginen du, curriculumerako, laguntzaileak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR