39/2014 FORU DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Badira zenbait urte krisi ekonomiko garrantzitsu batean bizi garela; horren ezaugarria, besteak beste, lanik gabeko langile kopuruaren igoera azkar eta larria da, hau da, arazo gogor eta latza bai Nafarroako gizartearentzat bai Espainiakoarentzat, oro har.

Lanpostuak sortuko dituen jarduera ekonomikoaren hobekuntza lortu bitartean, Nafarroako Gobernuak uste du beharrezkoa dela neurri iragankor batzuk hartzea, krisiaren ondorioak arintzeko. Sektore publikoari dagokionez, kontua da zenbait formula hartzea, langileek beren borondatez lanaldia murritz dezaten eta, ondorioz, bide ematea aldi baterako kontratazio berriak egiteko.

Hori helburu, negoziazio prozesu bat egin da Nafarroako Administrazio Publikoen Negoziazio Mahai Nagusian, eta hortik Akordio bat atera da, sindikatuen ordezkaritzaren gehiengoaren sostengua duena. Akordio horretan bi baimen ezarri dira Administrazioko langileentzat, aldi baterako kontratazio berri bat bultzatu beharko luketeenak, langileek murriztutako lanaldiaren portzentajearen araberakoa.

Beraz, aipatu neurrien ezarpena eta ezaugarriak jasoko dituen erregelamenduzko arau egokia onetsi behar da. Sindikatuen ordezkaritzarekin sinatutako Akordioan jasotzen den moduan, neurriak aldi baterako izatea da alderdi sinatzaileen nahia, Nafarroako Foru Komunitatean langabeziaren tasa %10etik beherakoa izan arte.

Foru dekretu honetako neurriak Nafarroako Administrazio Publiko guztientzat dira eta, beraz, toki entitateentzat ere bai. Dena dela, hautazkoa da haien aplikazioa, Konstituzioaren araberako udal autonomiaren printzipioa betetzearren.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2014ko maiatzaren 14ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzea du xede foru dekretu honek, eta zenbait formula hartzen dira haien zerbitzuko langileek lanaldia murriztuz aldi baterako kontratazio berrien aukera izan dadin.

  3. Toki entitateei dagokienez, hautazkoa izanen da foru dekretu honetan jasotako neurrien aplikazioa. Aplikatzea erabakiz gero, hartan jasotako araubideari eta baldintzei jarraituko diete.

  4. Bi modu daude langileek lanaldia murriztuteko: soldata gabeko baimena eta hein batean ordaindutako baimena, foru dekretu honetan jasotako erregulazioaren arabera.

  5. Betiere, foru dekretu honetan araututako baimenek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR