13/2012 FORU LEGEA, ekainaren 21ekoa, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILEEN ARLOAN PRESAKO ZENBAIT NEURRI HARTZEARI BURUZKOA.

ZIOEN AZALPENA

1

Nafarroako Gobernuak 2012. urterako defizitaren helburua betetzeko duen konpromisoaren ondorioz, eta ekonomiaren gaur egungo bilakaera eta horrek Nafarroako Gobernuaren diru-bilketarako ahalmenean izan duen eragina direla kausa, neurri batzuk hartu behar dira diru-sarrera publikoak handitzeko eta gastuak, hasierako aurreikuspenekin alderatuta, murrizteko. Horiek horrela, beharrezkoa da, antolaketa neurri batzuk ezartzea, eta horiek konbinatzea langileen lan baldintzak zuzenean ukitzen dituzten beste neurri batzuekin.

Nafarroako Gobernuak abian jarri dituen antolaketa neurrien helburua da gastua murriztea, langileriaren arloko jarduketa batzuetarako irizpideak finkatuz, arlo hauetan besteak beste: erretiroen ondorioz gelditzen diren lanpostu hutsak betetzea, langileak hainbat arrazoirengatik ordezteko egiten diren kontratazioak, eta lanaldi arruntaren gainetik egiten diren jarduketak murriztea, aparteko orduen bidez edo produktibitatearen osagarriaren bidez legezko konpentsazioa dutenak.

Langileen lan baldintzetan zuzeneko eragina duten neurriak dira, hain zuzen, foru lege honen xede. Kontuan harturik neurri hauen zergatia aurrekontuen eta ekonomiaren egungo egoera dela, neurri gehienen indarraldia 2012. urtera mugatzen da. Aurrerago aztertuko da haien indarraldia hurrengo urteetara hedatu behar den edo ez.

2

Neurri horietako baten ondorioz, eten egiten da langileek, hirurogeita bost urte bete eta erretiroa nahitaez hartzeko adinera iritsita, jardunean segitzeko duten aukera. Neurri honetarako zenbait salbuespen ezartzen dira, konparazio batera, erretiro-saria jasotzeko eskubiderik sortu ez duten langileen kasuan. Jardunean segitzea baimentzen ahalko da, orobat, zerbitzu publikoak egoki emateko erretiroko adina atzeratzea ezinbestekoa den kasuetan. Azkenik, hiru hilabeteko epea ematen da, nahitaezko erretiroa hartzeko adina beterik, gaur egun jardunean dauden langileek erretiroa eskatzeko.

Horren ondotik, bi neurri jasotzen dira, langileen bi soldata kontzeptu eteten dituztenak: batetik, elementu aldakor batzuengatik (jaiegunetako eta gaueko lana, eta bertan egon beharreko guardiak eta guardia lokalizatuak) jasotzen den konpentsazioa, opor egunei dagokienez; eta bestetik, ezkontidearentzat edo bikotekide egonkorrarentzat ezarritako familia laguntza, bestelako diru-sarrerarik ez duten kasuetan.

Hurrengo neurria Nafarroako administrazio publikoetako langileen lanaldiari dagokio. Sektore publiko osoarentzat oro har hartutako neurrien ondorioz, asteko hogeita hamazazpi ordu eta erdiko lanaldia ezartzen da batez beste. Erabaki horrek urteko orduen kopurua 1.628 orduan finkatzea dakar. Urteko kopuru hori, era berean, egokitu behar da ezarrita dauden lanaldi mota guztietan. Administrazio Publiko bakoitzak bere burua antolatzeko duen ahalmena errespetatzeko, administrazio bakoitzak banatuko du beren langileen urteko lanorduen kopurua zerbitzu bakoitzaren beharren arabera.

Foru lege honetan jasotako beste neurri baten ondorioz, lana dela-eta egiten diren bidaien kalte-ordain gisa ezarrita zeuden dietak kentzen dira. Hemendik aurrera, behar bezala justifikatutako gastuak baino ez dira itzuliko. Era berean, mugatzen dira osasun publikoak jasotzen ez dituen prestazio batzuk, Erabilera Bereziko Osasun Laguntzako Zerbitzua erabiltzen duten funtzionarioek aitortuak dituztenak; zehazki, optikakoak eta odontologiakoak.

Neurrien azkeneko bi atalak sindikatuen ordu kredituari buruzkoak eta Nafarroako Gobernuko kideei eta gainerako goi-karguei buruzkoak dira. Ordezkari sindikalek beren eginkizunak egiteko duten ordu kredituari dagokionez, 100eko 10 murrizten da. Murrizketa hori indarreko araudian, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoan ezarritakoaren gainetik dagoen kredituari egotzi beharko zaio. Goi-karguei dagokienez, horiek guztiek edo batzuek orain arte zituzten prestazio batzuk kentzen dira, hala nola nominako deskontuak Gizarte Segurantzan kotizatzeagatik, bizi-asegurua eta istripu-asegurua, eta Erabilera Bereziko Osasun Laguntzako Zerbitzuko afiliazioa. Orobat, murriztu egiten da Gobernuko goi-kargu izandakoentzat ezarritako osagarri pertsonala, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario direnentzat.

Xedapen gehigarrietan zehazten da nola aplikatuko zaizkien foru lege honetan jasotako neurriak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako estatutupeko eta lan-kontratuko langileei; izan ere, haien lan baldintzak funtzionarioek dituztenekin parekatuta daude. Nafarroako toki entitateetako lan-kontratuko langileei dagokienez, toki entitate bakoitzaren esku uzten da neurrien aplikazioa, bakoitzaren egoera zehatzaren arabera. Bestalde, foru lege hau Nafarroako Gobernuaren menpeko enpresa publikoen zerbitzuko lan-kontratuko langileei aplikatzeko baldintzak finkatzen dira.

Azken xedapenetan zenbait aldaketa egiten zaizkie Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginari eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeari, zeinaren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa. Aldaketa horiek, alabaina, ez dute zerikusirik foru lege honen artikuluetan jasotzen diren neurri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR