1/2014 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen Europar Batasuneko atalaseak eguneratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 13an onetsitako 1336/2013 (EB) Erregelamenduak, kontratuak esleitzeko prozeduretan aplikatu beharreko atalaseei dagokienez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/17/EE, 2004/18/EE eta 2009/81/EE zuzentarauak aldatu eta atalase berriak ezarri ditu 2004/18/EE Zuzentarauaren aplikazio eremuko kontratuetarako.

Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriko 2.a) atalean Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio foru lege horren artikuluetako zenbatekoak eta epeak egokitzeko, Europar Batasunak zenbatekoari eta iraupenari buruz ezartzen duenari jarraikiz.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 8an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Europar Batasuneko atalaseak.

  1. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 83. artikuluko 1. idatz-zatiaren a) letran ageri den 200.000...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR