194/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoari baimena ematen diona irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko, harik eta Nafarroako Foru Komunitateak Uniber- tsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 48. artikuluan aipatzen den langile araubidea garatu arte.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko Lege Organikoak, 48. artikuluko 1. idatz-zatian, xedatzen du, beren eskumenen barruan, autonomi erkidegoek Unibertsitateetan kontratatzen diren irakasle eta ikertzaileen araubidea sortuko dutela. Halaber, 55. artikuluak autonomi erkidegoei kontrataturiko irakasle eta ikertzaileen lansariei buruzko arauak emateko eskumena aitortzen die. Bestaldetik, 81. artikuluko 4. idatz-zatiko bigarren lerroaldeak adierazten du autonomi erkidegoek baimendu beharko dituztela irakasle eta ikertzaileen kostuak.

Unibertsitateei buruzko Legeak xedatzen du langile horiek kontratatzeko Kalitatearen Ebaluatze eta Ziurtatze Agentzia Nazionalak edo autonomi erkidegoko legeak aipatzen duen kanpo ebaluaziorako organoak aldez aurretik bere irizia eman beharko duela. Bestetik, organo horiek oraindik sortu ez direnez, bidezko da langileen araubidea ordurako uztea. Hala ere, 2002-2003 ikasturtea hastear dagoenez, irakasleak kontratatzeko balio duen tresna bat erabili behar da, Unibertsitateak normaltasunez irakasten jardun ahal dezan. Langileen araubide hori onesten ez deino, Nafarroako Unibertsitate Publikoari baimena eman behar zaio egoki diren irakasleak kontratatzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 47. artikuluan xedaturikoarekin bat, Nafarroak eskumen osoa du irakaskuntza hedapen, maila, gradu, mota eta espezialitate guztietan arautu eta kudeatzeko.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren bederatzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRATATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzaileak, irakasleak, doktore diren laguntzaileak, irakasle laguntzaileak, doktore diren irakasle kontratatuak, irakasle elkartuak, irakasle emerituak eta irakasle bisitariak lan kontratuen bidez kontratatzen ahalko ditu, eta 6/2001 Legeko 48. artikuluko 3. idatz-zatian eta 13/1986 Legeko 17. artikuluan aipatzen diren ikertzaileak ere bai, harik eta Nafarroako Foru Komunitateak Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 48. artikuluan aipatzen den langile araubidea garatu arte.

  2. artikulua. Lan kontratuak Unibertsitateei buruzko 6/2001 Legeko 48. artikulutik 55. artikulura bitartean xedaturikoarekin bat eginen dira eta horretan aurreikusirik ez dagoen guztian, Langileen Estatutuan eta aplikatzekoa den lan arloko arautegian xedaturikoari lotuz.

  3. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR