90/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, “Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 2. fasea” izeneko proiektua jendaurrean jartzeko izapidea indarrik gabe uzten duena eta proiektua jendaurrean jartzeko eta ukitutako toki entitateei entzuteko epe berri bati hasiera ematen diona. Sustapeneko kontseilariak ekainaren 27an emandako 6/2012 Foru Aginduaren bidez eman zitzaion hasiera orain indarrik gabe uzten den jendaurreko epeari.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman duenez, Sustapeneko kontseilariak ekainaren 27an emandako 6/2012 Foru Aginduaren bidez, “Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 2. fasea” izeneko proiektua behin-behinekoz onetsi, eta jendaurrean jarri zen, eta ukitutako toki entitateei entzun zitzaien.

Jendaurreko epeak iraun bitartean, zenbait alegazio aurkeztu ziren proiektuaren aurka, zeinen bidez eskatzen baitzen AP-15 autobidea saihesbide gisa erabiltzeko (sarrerak eta irteerak birmoldatuta), horrela proiektuan aurreikusten zen errepidea egitea saihestuz. Alegazio horietan arrazoitzen zenaren arabera, autobidea saihesbide gisa erabiliz, lurraldearen gaineko eragina eta obren kostu ekonomikoa murriztuko ziren.

Halaber, beste alegazio batzuetan adierazten zenez, proiektuan proposatutako irtenbideak ez zituen Tafallatik igarotzen zen trafikoaren arazo guztiak konpontzen, eta horregatik eskatzen zen proiektuan beste lotura batzuk sartzeko errepideen eta AP-15 autobidearen artean.

Bestelako alegazioak ere jaso ziren, zehazki Granja Jiménez, S.L.ren isurketetarako erabilitako lurzatien gaineko ukipenak murrizteari dagozkionak. Alegazio horietan arrazoitzen denari jarraikiz, kalte handiak eraginen lirateke eta inbertsio handia egin beharko litzateke hondakin urak bideratzeko.

Hona, egindako eskaerei emandako erantzuna:

  1. –AP-15 autobidea saihesbide gisa erabiltzeko aukera alternatiben azterlanean sartu zen, eta ikusi zen autobidean Zangozarako irteera berria eginez gero, hori hegoaldeko loturan den sarreratik hurbil geratuko zela. Araudiak, kasu honetarako, errei kordatua egitea agintzen du, hots, autobidera sartzen diren ibilgailuek eta bertatik ateratzen direnek erabiltzen duten erreia. Nolanahi ere, errei kordatua egiteak interferentzia sortzea dakar, eta hori arriskutsua da autobidetik doazen ibilgailuentzat.

    Errei kordatuaren konponbidea baztertuta, honako aukera hau geratzen zen: autobidetik aparteko errepiderik egin nahi ez bazen, bide biltzailea egin zitekeen, hau da: autobidetik bereizitako erreia, aurretik daudenekiko paraleloa, autobidetik ateratzen diren ibilgailuentzat eta autobidera sartu behar dutenentzat. Konponbide horretarako, autobidearen bi aldeetara errei bat eta beharrezkoak diren sarrerak egin beharko lirateke, eta beraz: proiektuan aurreikusitakoak baino lursail gehiago okupatuko lirateke, autobidearen ezker aldera dauden baratzeen gaineko ukipena larriagoa izanen litzateke eta inbertsioaren kostua prestatutako proiektuarena baino handiagoa izanen litzateke.

    Hori guztia aintzat hartuta, pentsatu zen jendaurrean jarritako proiektuaren alternatibak NA-132 errepideak Tafallatik igarotzean duen trafikoaren arazoa ongi konpontzen zuela; ukipenak beste konponbide batzuenak baino txikiagoak ziren eta obren kostua ere txikiagoa zen.

  2. –Pentsatu da autobidean irteera bat jarriz Iruñetik Zangozara doazen ibilgailuentzako hobetu egiten dela hasiera batean jendaurrean jarritako proiektua. Gainera, irteera berri horrekin Tafallarako sarbidea hobetzen da.

    Tafallako hegoaldeko saihesbidearen proiektuaren informazio azterlanari buruzko UPSa onetsi zenean, autobidetik NA-132 errepidera zihoan irteera adarra sartu zen. Azterlan informatiboan sartutako beste adarra, hots, NA-132 errepidetik Zaragozarakoa, ez da beharrezkoa proiektuko konponbidearekin.

  3. –Granja Jiménez, S.L.k proposatutako aldaketa arrazoizkoa da eta ez da kaltegarria proiektuko obren ezaugarrietarako.

    Horrenbestez, proiektua berriro idatzi da, honakoak aintzat hartuta:

  4. –Adar berria sartu da Iruñetik autobidetik datozen eta Zangozara NA-132 errepidetik doazen ibilgailuentzat.

  5. –Saihesbidearen ekialdean (NA-132 errepidea, Zangozarako noranzkoan) proiektatutako biribilgunearen kokalekua aldatu da, Granja Jiménez, S.L.k bere isurketak egiten dituen eremuaren gaineko ukipenak murriztuz.

    Aintzat hartuz egindako aldaketek nabarmen aldatzen dituztela proiektuaren ezaugarriak, bidezkoa da egungo jendaurreko epea indarrik gabe uztea eta jendaurreko epe berri bati hasiera ematea.

    Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

    Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

    Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Aldi berean, entzunaldia eman behar zaie ukitutako toki entitateei, beren eskumenen esparruan adieraz dezaten proiektua bat datorren onetsita dagoen udalez gaindiko proiektu sektorialak ezarritako determinazioekin.

    Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

    AGINDU DUT:

  6. Indarrik gabe uztea “Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 2. fasea” izeneko proiektua jendaurrean jartzeko izapidea, Sustapeneko kontseilariaren ekainaren 27ko 6/2012 Foru Aginduaren bidez hasia.

  7. “Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 2. fasea” egiteko proiektua behin-behinekoz onestea.

  8. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

  9. Proiektua jendaurrean jartzea eta ukitutako toki entitateei entzunaldia ematea, hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso dira. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Tafallako udaletxean.

  10. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

  11. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Tafallako Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki oholean argitara dezan.

    Iruñean, 2013ko uztailaren 15ean.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

    ERANSKINA“TAFALLAKO HEGOALDEKO SAIHESBIDEA. 2. FASEA” EGITEKO PROIEKTUAUkitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztuaTrazadurak ukitutako lurzatiak
    FINKA ZK. JABEA ETA HELBIDEA DESJ. AZALERA m² KATASTROKO DATUAK
    Pol. Lurz. Laborea
    TAFALLAKO UDAL MUGAPEA
    TA-1 Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea)San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)Autopistas de Navarra, S.A.AP-15 autobidea, 83. km (Taxoare) 3.888 5 9 Elkorra
    TA-2 Esparza Aldunate, María JosefaCandaraiz
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR