172/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren barruan nekazaritzaz besteko jardueretara dibertsifikatzeko laguntzak arautzeko arauak ezartzen dira eta 2009. urterako deialdia onetsi da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Halaber, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 56.1.a) artikuluan xedaturikoaren arabera, orotariko ekonomiaren oinarriekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio erabateko eskumena Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko.

Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EK) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak (LGENF), 53. artikuluan neurri bat ezarri du nekazaritzaz besteko jardueretara dibertsifikatzeko.

2007ko abenduaren 4ko C (2007) 6163 Erabakiaren bitartez, Batzordeak Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programa onetsi zuen; hori nekazaritzarako egiturazko politikaren funtsezko tresna da landa eskualdeetan garapen iraunkorra lortzeko eta lehiakortasuna indartzeko. Programa horretan lehengo neurria agertzen da eta, era berean, kontuan hartu dira Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoaren orientazioak, bereziki ondoko helburu eta jarduera-ildoei dagokienez: I-1 helburua (''Ustiategien egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea'') eta horren barruko L.1.5 jarduera-ildoa (''Nekazaritzako ustiategietan eta nekazaritzako elikagaien arloko enpresetan nekazaritzaz besteko jarduera osagarriak dibertsifikatzeko laguntza'').

La presente orden foral se dicta al amparo de la disposición final segunda del Decreto Foral 67/2006, de 2 de octubre, por el que se autoriza el Organismo Pagador de los gastos financiados por el Fondo Europeo Agrícola de Garantía (FEAGA) y el Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural (FEADER) en la Comunidad Foral de Navarra y se establece su organización y funcionamiento. En ella se faculta a la Consejera del Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente para dictar, en el ámbito de sus competencias, cuantas disposiciones sean necesarias para el desarrollo y ejecución de dicha norma y, en particular, para regular las subvenciones total o parcialmente financiadas por los Fondos europeos agrícolas.

Neurri horri, Europako arauen osagarri gisa, diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 8an eman 30/2007 Foru Agindua aplikatzekoak zaizkio. Agindu horren bidez LGENFek kofinantzatzen dituen nekazaritza aldeen garapenerako laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zen.

Horrenbestez, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak proposaturik, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Batzordeak 2007ko abenduaren 4an hartu C(2007) 6163 Erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren ''Nekazaritzaz besteko jardueretarako dibertsifikazioa'' neurria arautzeko araua ezartzea.

  2. artikulua. Jarduteko esparrua.

  3. artikuluan azaltzen den neurriko laguntzen araubidea horizontala da, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan aplika daiteke, horretarako ezartzen diren lehentasun espezifikoak gorabehera.

  4. artikulua. Laguntzaren hartzaileak.

  5. Nekazaritzaz besteko jardueretarako dibertsifikazioaren neurriaren hartzaileak hauek dira: beren familia unitatean Nafarroan kokaturik dagoen abeltegi baten titularra izanik ogibide nagusia nekazaritzaa duen kide bat daukaten pertsona fisikoak, nekazaritzako langileak alde batera utzita.

  6. Foru agindu honen ondorioetarako, famili unitatea lehen gradura arteko famili lotura daukaten pertsonak dira.

  7. artikulua. Aurreikusitako ekintza motak.

    Neurriaren bitartez proiektu berri bat abian jartzeko inbertsio edota gastuak diruz laguntzen dira. Proiektu horren oinarria nekazaritzako lehengaien erabilera edota nekazaritzako zerbitzuen hornikuntza izan beharko da; edo bestela, proiektu horren azken emaitza nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien jarduera lagun dezaketen produktu edo zerbitzuak izan beharko dira. Proiektuak nekazaritzaz besteko jarduerak hartu beharko ditu barnean, eta ondoko taldeetako batean sartu beharko da:

    1. Lehenengo eta bigarren sektoreetako ekoizpen jarduera.

      Talde honetan finantzatu ahal diren jarduerak askotarikoak dira. Besteak beste, ondokoak aipatu ahal dira:

      -Energia alternatiboen ekoizpena (eguzki-energia, eolikoa, biomasa, hidroelektrikoa, etab.).

      -Nekazaritzako hondakinak balioztatzea.

      -Nekazaritzaz besteko hondakinak balioztatzea, nekazaritza eta/edo abeltzaintzan erabiltzeko.

      -Egur artisautza eta nekazaritzarako egurrezko eraikinak.

      -Akuikultura, nekazaritza ustiategian edo ustiategi horretarako lehengai eta/edo produktuen erabilerari loturik.

      -Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko lanabes eta erremintak fabrikatzea.

      -Berotegiak eta nekazaritzako beste instalazio batzuk fabrikatzea eta muntatzea.

      -Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko lehengaiak prestatzea: ongarriak, konposta, pestizida eta biozidak, pentsuak, pentsuen osagarriak, etab.

    2. Merkataritza jarduera. Neurri honen ondorioetarako, hau da merkataritza jarduera: EE Itunaren I. eranskinaz kanpoko produktuak eta nekazaritzaz besteko zerbitzuak erakusten eta saltzen dituzten denda txikietan salmenta antolatzea. Halaber, eskualdeko nekazaritza ustiategietan eta nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresetan (norberarenetan nahiz beste batzuenetan) lortzen diren produktuetako batzuk ere sartu beharko dira.

      Saltoki txikiei soilik emanen zaie laguntza, eta supermerkatu eta hipermerkatuak baztertuko dira. Internet bidezko salmentak antolatzeko inbertsioak ere finantzatuko dira.

    3. Turismo zerbitzu osagarrietarako eta kultur ondarea edo naturguneak turismo erabilerarako berreskuratu eta atontzeko eskala txikiko azpiegiturak. Turismo zerbitzu osagarriak hauek dira: landa eremuan ostatu hartzeko establezimendu eta jatetxeek edo nekazaritza-turismoko ustiategiek bezeroen aisialdi eta jolaserako doan edo prezioen bitartez, modu profesionalean eta iraunkorki ematen dituztenak, kultur, jolas, kirol, aisialdi eta ingurumen izaerakoak, naturari buruzkoak eta antolakuntza eta aholkularitza arlokoak, merkataritza-izaerakoak -garraioa- edo antzekoak. Zerbitzu horien artean hauek aipatzen ahal dira: haur parkeak, erakusketa zentroak, bizikleten alokairua, hipika zentroak, zaldiak zelabere gisa alokatzea, haurrentzako jolas eta kirol pistak, igeritokiak, bestelako zerbitzuak, etab.

    4. Ostatu txikietako eta jatetxeetako azpiegiturak. Hauek dira: 24 plaza edo gutxiago dituztenak. Landa-hotelen kasuan, muga 30 gela dira; hala ere, neurri horren eremuan gehienez ere 10 gelatarako laguntza emanen da. Azpiegitura horien artean, herrietako ohiko ostatuak aipa daitezke.

    5. Landa turismoari lotuta dauden zerbitzuak garatu eta/edo merkaturatzea.

    6. Lehen sektoreko enpresak intsumo eta zerbitzuez hornitzeko jarduera. Mota horretako enpresak dira alde batetik nekazaritza eta baso ustiategiek eta nekazaritzako elikagaien industriak funtzionatzeko beharrezkoak diren produktu eta materialez hornitzen eta bestetik horien jarduera normalerako laguntza teknikoa ematen saiatzen direnak. Produktu eta materialen (haziak, ongarriak, abereentzako pentsuak, sendagaiak, lanabesak, makinen piezak, makinak, etab.) hornikuntzarako enpresak partikular gisa edo hainbat kiderekin sortzea ere neurri honen xede da. Nekazaritza eta baso ustiategien garapenerako zerbitzuetako batzuk hauek dira: eraikuntza, iturgintza, zurgintza eta burdingintza enpresa txikiak, zura atera eta garraiatzeko enpresak eta nekazaritzarako makinen tailerrak, baita bulego hauek ere: aholkularitza tekniko eta ekonomikokoak, proiektuetakoak, kontabilitate eta finantza arloko aholkularitzakoak, laneko segurtasunekoak, nekazaritza eta basogintzako ekoizpenaren iraunkortasunekoak, merkatuari buruzko informaziokoak eta beste batzuk.

  8. artikulua. Eskatzaileak araubidean sartzeko aurretiaz bete beharreko baldintzak.

  9. Laguntzen araubidean sartzeko, eskatzaileek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Pertsona fisikoa izatea eta Nafarroan bizi izatea.

    2. 3. artikuluan adierazitako zehaztapenaren arabera, Nafarroan kokaturik dagoen abeltegi baten titularra izanik ogibide nagusia nekazaritzaa duen kide bat daukan familia-unitateko kide izatea. Ustiategi horrek gutxienez nekazaritzako 0,5 NLU hartu behar ditu, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren uztailaren 6ko 220/2007 Foru Aginduan ezarrita dagoenaren arabera.

    3. Dena delako ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik izatea.

    4. Laguntza lortzeko, dena delako nekazaritza ustiategiak bere jarduera familia unitatea dagoen udalerrian eta/edo udalerri mugakide batean eginen du.

    5. Gutxienez 18 eta gehienez 65 urte izatea. Dena dela, adinez nagusi izatearen balio berekotzat hartuko da ezkontzaren bidez emantzipaturik egotea edo bere gainean guraso boterea edo botere judiziala daukatenek eman izana.

    6. Inbertsioak eta gastuak alderdi teknikoan eta ekonomikoan bideragarriak direla frogatzen duen proiektua aurkeztea, bere finantza-egoera eta iguripenen ebaluazioaz gain. Hauek azalduko dira, gutxienez:

      -Hasierako egoera eta jarduerak egiteko jomuga eta helburuak, eta horiek eskualdeko ustiategiarekin edo ustiategiekin daukaten harremana.

      -Bidezkoa bada, teknikari eskudunak sinatu duen obra edo instalazio proiektua.

      -Produktu edo zerbitzuaren definizioa: deskribapena eta ezaugarriak, merkatuan dauden beste produktuekin alderatuta.

      -Marketin plana: merkatuaren azterketa, merkataritzako helburua eta salmenta, prezio, banaketa eta merkaturatzeari buruzko aurreikuspena.

      -Eragiketetarako plana: ekoizpen prozesua, teknologia maila, baliabide materialak (makinak, lanabesak, ibilgailuak, ...)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR