156/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emana, laneko arriskuen prebentzioan arau-hauste oso larriak egitearen ondoriozko zehapenak argitaratzea arautu eta dagokion erregistroa sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onetsi zen, eta 40.2 artikuluan ezartzen denez, laneko arriskuen prebentzioan arau-hauste larriak egitearen ondoriozko zehapenak, irmoak direnean, erregelamendu bidez ezarri bezala jakinaraziko dira.

Arau horren erregelamendu bidezko garapena maiatzaren 4ko 597/2007 Errege Dekretuaren onespenarekin bat egin da. Dekretu hori laneko arriskuen prebentzioan arau-hauste oso larriak egitearen ondoriozko zehapenak argitaratzeari buruzkoa da. Erregelamendu bidezko garapen horrek zehazten du nola jakinarazi behar diren aipatutako zehapenak eta ezartzen du kontsulta publikoko erregistro bana sortzea administrazio eskudunetan.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 58. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio estatuko lan arloko legeria aplikatzea.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedeak dira, alde batetik, zehaztea Nafarroako Foru Komunitatean laneko arriskuen prebentzioan arau-hauste oso larriak egitearen ondoriozko zehapenak nola argitaratu behar diren, bai eta horretarako eskumena nork duen ere, eta beste alde batetik, dagokion erregistroa sortzea.

  2. artikulua. Eskumena eta prozedura.

  3. Laneko arriskuen prebentzioan arau-hauste oso larriak egitearen ondoriozko zehapenak, irmoak direnean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira, laneko arriskuen prebentzioan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularrak emandako ebazpen bidez. Argitaratu eta gero, 4. artikuluan aipatutako erregistroan inskribatuko da.

    Zehapenak irmo bilakatu eta gehienez ere hurrengo hiru hilabetean argitaratuko dira.

  4. Gutxienez ere sei hilabetean behin, arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren webgunean argitaratuko du aurreko sei hilabeteetan zehapena jaso duten enpresen zerrenda.

  5. artikulua. Argitaratuko diren datuak.

    Datu hauek argitaratuko dira:

    1. Zehapena jaso duen enpresaren izena.

    2. Zein sektoretako jarduera den.

    3. Pertsona fisikoen nortasun agiri nazionalaren zenbakia edo pertsona juridikoen identifikazio fiskaleko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR