365/2011 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko zortzi tituludun praktikaldiko lan-kontratuaren bidez kontratatzeko deialdia onesten duena, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan aritzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

OINARRIAK

Lehena.-Xedea.

1.1. Deialdia egiten da unibertsitateko zortzi tituludun praktikaldiko lan-kontratuaren bidez kontratatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan aritzeko.

Praktikaldiko zortzi kontratuak unibertsitateko titulazio-taldeen arabera antolatuko dira, honela:

UNIBERTSITATEKO TITULAZIO-TALDEA PRAKTIKALDIKO KONTRATUEN KOPURUA
1. taldea: Zuzenbideko lizentziadunak 1
2. taldea: Filologia bateko, Hizkuntzalaritzako edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziadunak; ingelesaren C1 jakite maila dutenak, Ingeles Filologiako lizentzia duten izangaiak izan ezik. 1
3. taldea: Psikologiako lizentziadunak 1
4. taldea: Pedagogiako lizentziadunak 2
5. taldea: lizentziadunak, ingeniariak edo arkitektoak. 2
6. taldea: lizentziadunak, ingeniariak edo arkitektoak. 1
Praktikaldiko kontratu horiek egiteko, aldi baterako kontratatuak izateko izangaien sei zerrenda prestatuko dira, praktikaldiko kontratazioaren xedeko unibertsitateko titulazio-talde bakoitzerako bat, deialdi honetako zehaztapenei jarraikiz

1.2.-Lan-araubidea.

Hautatzen diren izangaiei praktikaldiko kontratua egiten ahalko zaie, ondoko hauetan xedatutakoari jarraikiz: martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 11. artikuluko 1. idatz-zatia (dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina), martxoaren 27ko 488/1998 Errege Dekretua (horren bidez, Langileen Estatutuaren 11. artikulua garatu zen, prestakuntzarako kontratuen arloan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren mendeko erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratatuen Enpresaz gaindiko Hitzarmen Kolektiboan adierazitako baldintza ekonomikoak eta lanekoak, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko praktiketako programa sortu zuen azaroaren 17ko 679/2003 Foru Dekretuan ezarritakoa.

Ordainsariei dagokienez, hitzarmen horretan ezartzen dena baino %25 gutxiago jasoko dute.

Kontratatzen direnei alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean eta hartan afiliatuko dira; beraz, haien kontura izanen dira dagozkien kuotak, baita PFEZren atxikipena ere.

Gainerako lan-baldintzak formalizatzen diren kontratuetan zehaztuko dira, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratatuentzat lehen aipaturiko hitzarmen kolektiboan erabakitakoari jarraikiz.

1.3. Praktiketako programaren iraupena.

Praktiketako programa teoriko-praktikoa izanen da eta bi urteko iraupena izanen du, nahiz eta beharrezkoa izanen den urtero eginen den ebaluazioa gainditzea prestakuntzako bigarren urtea egin ahal izateko, ebaluazio horrek bermatuko baitu ezagutzak eskuratu direla eta programa aprobetxatu dela, azaroaren 17ko 679/2003 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ageri den moduan.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Betebehar orokorrak.

  1. Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko estatu kide batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

    Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

  2. Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

  3. Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

  4. Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

  5. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko, eta orobat deialdi honetan eskatzen den tituluaren homologazioa edo balioespen agiria.

    2.1.2. Praktikaldiko kontraturako berariazko betebeharrak.

  6. Titulazio-talde bakoitzerako eskatzen den unibertsitateko titulua izatea, hots:

    1. taldea: Zuzenbideko lizentziadunak.

    2. taldea: Filologia bateko, Hizkuntzalaritzako edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziadunak; ingelesaren C1 jakite maila dutenak, Ingeles Filologiako lizentzia duten izangaiak izan ezik.

    3. taldea: Psikologiako lizentziadunak.

    4. taldea: Pedagogiako lizentziadunak.

    5. taldea: lizentziadunak, ingeniariak edo arkitektoak.

    6. taldea: lizentziadunak, ingeniariak edo arkitektoak.

  7. Kasuan kasuko titulua lortzeko ikasketak praktikaldiko kontratua sinatu aurreko bost urteko epearen barrenean bukatuak izatea, alde batera utzita soldadutzan edo ordezko zerbitzu sozialean emandako denbora.

    Desgaitasuna duten izangaien kasuan, aurreko lerroaldean aurreikusitako epea zazpi urtekoa izanen da.

  8. Titulazio berari esker Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo beste entitate publiko edo pribatu batekin bi urtetik gorako praktikaldiko kontraturik sinatu ez izana.

    2.2. Deialdi honetako 2.1 oinarrian adierazitako baldintza guztiak, 2.1.2 idatz-zatiko c) letrakoa izan ezik, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta izangaiek hautapen prozesuak iraun bitarte bete beharko dituzte, kontratua sinatu arte.

    Oinarri honetako 2.1.2 idatz-zatiko a) eta b) letretan ageri diren baldintzen egiaztagiriak eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira. 2.1.1 oinarriko betebeharren egiaztagiriak hautatzen diren izangaiek aurkeztu beharko dituzte, adierazten zaien egunean, kontratua sinatu baino lehen betiere.

    Oinarri honetako 2.1.2 idatz-zatiko c) letran adierazitako baldintza frogatzearren, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak, kontratu bakoitza egin aurretik, haren gaineko ziurtagiria eskatuko dio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari.

    Hirugarrena.-Eskabideak aurkezteko epea.

    Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean amaituko da epea.

    Laugarrena.-Eskabideak.

    4.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña), edo Nafarroako Gobernuko Erregistroko beste edozein bulegotan (zerrenda 2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

    Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

    4.2. Eskabideak I. eranskineko ereduarekin bat etorriko dira. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Erregistroko edozein bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

    Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi behar dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

    Izangaiek titulazio-talde bakar baterako eskabidea aurkez dezakete. Hortaz, deialdi honetako bigarren oinarrian azaltzen diren taldeetatik zein aukeratzen duten adierazi beharko dute. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  9. Deialdi honetako bigarren oinarriko 2.1.2 idatz-zatiko a) letran eskatzen den tituluaren fotokopia, hautatzen den titulazio-taldeari dagokiona, edo bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

  10. Aipatu tituluari dagozkion ikasketak noiz bukatu ziren adierazten duen ziurtagiri edo ikasketa agiria (jatorrizko agiria edo kopia).

  11. Izangaiaren nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo, bestela, izangaiaren nortasuna eta nazionalitatea eta, kasua bada, deialdiko 2.1.1 oinarriko a) letran eskatzen diren nazionalitate eta ahaidetasun baldintzak egiaztatzen dituen agiriaren fotokopia.

    4.3. Desgaitasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, hala direla frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

    4.4. Izangai bat titulazio-talde batean onartzeak ez du bermatuko eskatutako titulazio-taldeetan aurkeztu ahal izatea, horretarako ezarriko den hautapen prozesuaren antolaketa dela eta.

    Bosgarrena.-Izangaiak onartzea.

    Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR