449/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta funtzionamendua arautu ziren.

  1. artikuluan, izaerari eta atxikipenari buruzkoan, dekretuak dio Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua kide anitzeko organo aholku-emaile bat dela, eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuari atxikita dagoela.

    Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren osaerari buruzko 4. artikuluarekin bat, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak eskatu die erakundeei bakoitzari dagokion kidea izan behar duen titularra eta haren ordezkoa izenda ditzatela. Denak izendaturik daude, salbu eta etorkinen elkarteetako emakumeak ordezkatzen dituen kidea, Nafarroako Immigrazio Kontseiluak proposatu beharrekoa.

    Era berean, Nafarroako emakumeen elkarteei dagozkien kideak hautatzeko prozesua egina dago, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluan Nafarroako emakumeen elkarteak ordezkatzen dituzten kideak izendatzeko prozedura garatzeko Gizarte Politiketako kontseilariak urtarrilaren 17an emandako 56/2013 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat.

    Hauteskunde prozesu horretan ez zen ipar-mendebaldeko elkarteen hautagaitzarik aurkeztu, eta, beraz, 56/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluarekin bat, Gizarte Politiketako kontseilariak izendatuko ditu libreki ordezkariak, haiek onartu ondoren.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 75/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

    AGINDU DUT:

  2. Aipatutako foru dekretu horren 4. artikuluko 3. eta 4. idatz-zatiekin bat, honako hauek izendatzea Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kide:

    –Kontseiluko lehen buruordea, Teresa Nagore Ferrer, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

    –Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua ordezkatuz, M.ª Jesús Gutiérrez Álvarez, Genero Berdintasuneko Politiken Zerbitzuko zuzendariordea, eta Idoia Goikoetxea Gómez, Proiektu eta Programa Ataleko burua.

    –Iruñeko eta Iruñerriko emakumeen elkarteak ordezkatuz: titularra, Ainhoa Aznárez Igarza, Mujeres Progresistas de Navarra elkartekoa, eta ordezkoa, M.ª Pilar Bobes Fernández, Colectivo de Cultura Popular Alaiz elkartekoa.

    –Iruñeko eta Iruñerriko emakumeen elkarteak ordezkatuz: Fátima Djarra Sani, Flor de África elkartekoa, titularra, eta Concha Fernández de Pinedo Sáez, Colectivo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR