109/2011 FORU AGINDUA, uztailaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen ziurtapena arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak arte ikasketen multzokoak dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren VI. kapituluan xedatutakoaren arabera. Heziketa ziklo berariazkoetan antolatuko dira, aipatu lege organikoaren V. kapituluan, ondorio horietarako, hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzetarako xedatzen denari jarraikiz.

Ikasketa horien xede nagusia da ikasleei kalitateko arte prestakuntza eman eta arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea. Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala izan ahalko dute erreferentzia. Hortaz, haien curriculuma bat etorri ahalko da Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2005 Lege Organikoan aurreikusten den Lanbide Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren ondoriozko eskakizunekin.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak oinarrizko elementuak ezartzen ditu Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide heziketek egokiro erantzun diezaieten eskakizun sozial eta ekonomikoei. Bizitzan zehar ikasteko heziketa sistema malgua sustatzen du, prestakuntzatik lanerako urratsa eta alderantzizkoa ahalbidetzen dituena. Ikasketa horiek prestakuntza balioanitza behar dute, diseinuen, sormen plastiko eta bisualaren eta artisautzaren eremuei lotutako gaitasun eta trebetasunak garatzea ahalbidetuko duena.

Ebaluazioa funtsezko tresna da heziketa prozesuetan. Beraz, ezinbestekoa da ebaluazio prozedura bat ezartzea. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuan eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen antolaketa eta garapena arautzen dituen abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuaren 8.6 artikuluan xedatutakoaren garapenean, Hezkuntza Departamentuari dagokio ikasketa horien ebaluazio prozesuari buruzko araudia garatzea.

  1. kapituluak xedea eta aplikazio eremua zehazten ditu. II. kapituluak Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen ebaluazioaren ezaugarri orokorrak arautzen ditu. III. kapituluak ebaluazio prozesua arautzen du. IV. kapituluak prestakuntza moduluen, enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoaren eta heziketa zikloaren kalifikazioari dagozkion xedapenak biltzen ditu.

  2. kapituluak kurtsoz igotzeko eta enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoaren fasean sartzeko baldintzak ezartzen ditu. VI. kapituluak matrikula deuseztatzea eta ebaluazio deialdiari uko egitea arautzen ditu. VII. kapituluan prestakuntza moduluak baliozkotzeko eta ikasleak enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoaren fasetik salbuesteko xedapenak daude.

  3. kapituluak ebaluazio agiriak eta ikasketen ziurtagiriak arautzen ditu. IX. kapituluak zehazten ditu tituluak luzatu eta erregistratzeari eta tituluen ondorioei dagozkien neurriak. Azkenik, foru agindu honek hiru xedapen gehigarri, bost xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen dauzka.

    Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, onets dadin Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketa egiten ari diren ikasleen ebaluazio, titulazio eta ikasketen ziurtapen prozesua arautzen duen foru agindu hau.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, hauxe

    AGINDU DUT:

    1. Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketa egiten ari diren ikasleen ebaluazio, titulazio eta ikasketen ziurtapena arautzea ondoren azaltzen diren artikuluen bitartez.

  4. KAPITULUA

    Xedea eta aplikazio eremua

    1. artikulua. Aplikazio xedea.

      Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean aste plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketa egiten ari diren ikasleen ebaluazio, titulazio eta ikasketen ziurtapena arautzea.

    2. artikulua. Aplikazio esparrua.

      Foru agindu hau aplikagarria izanen da arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketa ematen duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu baimenduetan.

  5. KAPITULUA

    Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen ebaluazioaren ezaugarri orokorrak

    1. artikulua. Ebaluazioaren helburua.

      Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketaren ebaluazioaren helburua da ikasleen ikaskuntza baloratzea, eta ikaskuntza hori honako hauek eskuratzera zuzenduta dago: heziketa zikloaren gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide prestakuntzak eta, hala badagokio, gaitasun unitateak.

      Ikaskuntza prozesuaren funtsezko elementuetako bat da ebaluazioa, bai irakasle eta ikasleentzat bai arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketarako, ikaskuntzen kalitatearen erreferentzia baita eta horiek errazten baititu.

    2. artikulua. Ebaluazioaren alderdi orokorrak.

      Ebaluazioa lanbide moduluka eginen da, eta erreferentziatzat hartuko dira lanbide modulu bakoitzaren helburuak (gaitasunak, trebetasunak..) eta ebaluazio-irizpideak. Halaber, kontuan hartuko dira lanbide gaitasun egokiak eskuratzea, lan arloko autonomia, nortasuna eta heldutasun pertsonal zein profesionala eskuratzea, beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzea, lana segurtasun eta osasun egoera egokietan egitea eta ikaslea bere ikaskuntzan inplikatzea eta jarrera ona agertzea.

      Ikasleen ebaluazioa etengabea eta integratzailea izanen da arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketan; funtsean prestakuntza izaera izanen du eta ikasleen prestakuntza prozesu osoan eginen da.

      Ebaluazioa integratzailea izanen da, izan ere, heziketa zikloaren helburu orokorrak hartu behar ditu kontuan, moduluen helburuetan adierazitakoaren bidez.

      Bermatu dadin ebaluazioak prestakuntzarako balio duela eta irizpide erabat objektiboz ebaluatuko dela ikasleen errendimendua, horretarako eskubidea baitute, arte ikastetxeetako Zuzendaritzak behar dena eginen du lanbide heziketako irakasleek, tutoreek eta buruek, ikasturtearen hasieran, curriculumean ezarritako ikaskuntzak eskuratutzat jotzeko aplikatuko diren irizpideak azaltzeko modulu, maila eta zikloetako ikasleei, hurrenez hurren, bai eta lanbide modulu bakoitzean ebaluazio positiboa edukitzeko eskatuko diren helburuak eta edukiak ere.

    3. artikulua. Etengabeko ebaluazioa.

      Modalitate orokorrean, etengabeko ebaluaziorako ezinbestekoa da ikasleak heziketa zikloko moduluetako jardueretan modu erregularrean izatea. Oro har, ikasleak modulu bakoitzaren iraupenaren %85ean izan behar dira. Modulu batean gutxieneko ehuneko hori betetzen ez duenak haren etengabeko ebaluaziorako eskubidea galduko du.

      Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleek ezin izanen dute jarduera praktikorik egin baldin eta, irakasle taldearen iritziz, horiek nolabaiteko arriskurik badute ikasleentzat, taldeko gainerako kideentzat edo ikastetxeko instalazioetarako.

      Ikastetxeko zuzendaritzak neurri horren hartzaileak diren ikasleei eta, adinez txikiak badira, haien legezko ordezkariei jakinaraziko die etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu dutela eta zein diren horren ondorioak.

      Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu izana banakako ebaluazio txostenean adieraziko da.

    4. artikulua. Programazio didaktikoak eta ebaluazioa.

      Programazio didaktikoetan, arreta berezia emanen zaie ebaluazio prozesua planifikatzeko irizpideei eta horretan erabakiak hartzeari, bereziki honako hauei:

      1. Ikasleen ikaskuntza prozesua ebaluatzeko prozedurei eta ebaluazio tresna orokorrak ebaluazio irizpideen arabera moldatzeari.

      2. Gainditu gabeko heziketa moduluak errekuperatzeko jardueren plangintzari eta, espresuki, ikasleek beren kabuz egin ditzaketen jardueren plangintzari.

      3. Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleentzako ebaluazio sistemen eta tresnen garapenari.

    5. artikulua. Ebaluazioaren egokitzapena.

      Ebaluazio prozesuak desgaitasuna duten ikasleen behar metodologikoetara egokituko dira, eta ebaluazio probak egin ahal izatea bermatuko da.

    6. artikulua. Matrikula eta deialdi kopurua ikasturteko.

      Matrikula ikasturte bakoitzerako eginen da eta, horri esker, ikasleek bi deialdi arrunt izateko eskubidea dute ikasturteko, modulu bakoitzerako, modalitate orokorrean.

    7. artikulua. Deialdi arruntak eta aparteko deialdia.

      Modalitate orokorrean, heziketa moduluek lau deialdi arruntetan izan dezakete azken ebaluazioa. Enpresas, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa bi deialditan ebaluatzen ahalko da.

      Aparteko kasuetan, lau deialdi arruntak agortu dituen ikasleren batek umea eduki badu, mendekotasunean dagoen pertsona bat zaintzen badu, gaixorik badago, ezinduta badago edo ikasketak behar bezala egitea eragozten dion bestelako inguruabarren batean badago, aparteko deialdi bat eska diezaioke ikastetxeko zuzendariari; gero zuzendariak eskaera ebatziko du erabakiaren berri eman behar dio eskatzaileari.

      Aparteko deialdia jasotzen duten ikasleek berariazko matrikula egin behar dute hartaz baliatzeko. Matrikulu berezia bateragarria izanen da beste ikasketa batzuetakoekin; ez du emango klaseetan eta lantegietan izateko eskubidea. Nolanahi ere, kasu bakoitzaren inguruabarrak aztertu ondoren ikastetxeak bidezko deritzen hezkuntza neurriak ezarri ahal izanen ditu ikasleak aparteko deialdia gainditzeko, esaterako, klaseetan parte hartzea.

  6. KAPITULUA

    Ebaluazio prozesua

    1. artikulua. Irakasle taldea.

      Heziketa zikloko lanbide modulu guztiak eta enpresa, estudio eta lantegietako heziketa praktikoa kontuan hartuta, modulu horiek ematen dituen irakasle taldeak ebaluatuko du ikasleen ikaskuntza, irakasle tutoreak zuzenduta eta ikasketa burutzak koordinatuta. Ebaluazio saioetan zehaztu eta sistematizatuko da.

    2. artikulua. Ebaluazio saioak.

    3. Ebaluazio saiotzat joko dira bilera horiek non aztertuko diren irakasleek eta, halakorik izanez gero, moduluetako espezialistek emandako informazioak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR