301/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 15ekoa, Pitillasko Udaleko 24.797 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pitillasko Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 24.797 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail horrek 3. poligonoko 345. lurzatiaren puska bat hartzen du, Aguilar de Abajo izeneko parajean.

Proposaturiko desafektazioaren xedea da lur horien erabilera Tratamientos MER S.L. enpresari lagatzea, 25 urtez, urteko kanon baten truke, aprobetxatu ezin diren hondakin organikoak deuseztatzeko zentroa eraikitzeko bertan.

Pitillasko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren hamabostean egindako bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Pitillasko Udaleko 24.797 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lursail horrek 3. poligonoko 345. lurzatiaren puska bat hartzen du, Aguilar de Abajo izeneko parajean.

  2. artikulua. Pitillasko Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lur horren erabilera Tratamientos MER S.L. enpresari lagatzeko, 25 urtez, urteko kanon baten truke, aprobetxatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR