31/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'Pirinioetako A-21 autobia, 4. tartea: Judasen Benta-Esa' eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 16an Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emandako 111/2009 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioetako A-21 autobia, 4. tartea: Judasen Benta-Esa" eraikitzeko proiektuari behin-behineko onespena eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zen.

Obren exekuzioa "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasuneko jarduketa: herri lanen kontzesioa A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko" kontratuaren barruan dago.

Jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu dira:

  1. alegazioa.-Alfredo Goyeneche Echeverri.

    Ledeako zenbait finkatan ukitutako jabea da, eta helbidea aldatu duela adierazi du.

    Erantzuna:

    Onartu egin da eskatutakoa. Ondasun eta eskubideen zerrendan sartu da La Olivako Monasterioaren kalea, 7, 1.a-C.

  2. alegazioa.-José Ramón Labairu Usoz.

    LU-119 finkan lur mota aldatzeko eskatu du, larreak izatetik lehorreko alorra izatera.

    Erantzuna:

    Onartu egin da eskatutakoa. Katastroko datuen arabera, finka hau lehorreko alorrerako da, eta beraz ondasun eta eskubideen zerrenda zuzendu da.

  3. alegazioa.-Juan Ignacio Oyaga Ozcoidi.

    1. LI-059 finka osorik desjabetzeko eskatu du.

    2. Zehazten dituen zenbait kontzepturengatiko galerak ordaintzeko eskatzen du.

      Erantzuna:

    3. Onartu egin da eskatutakoa. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ledeako 2. poligonoko 166. lurzatiaren gainerako zatia ere desjabetuko da, guztira 6.890 m².

    4. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.5 artikuluan xedatutakoarekin bat, okupatu aurreko aktak jasotzean Administrazioak finkatuko ditu zein kalte-ordain emanen diren okupatzea presakoa izateak dakartzan kalte-galeretarako, hala nola biltzeko dauden uztak eta antzekoak, justifikatuak.

  4. alegazioa.-José Ángel Osa Aldabaldetrecu.

    Hornidurarako eta zerbitzuetarako hargunea eskatu du bertan eginen den kanpinerako, Ledeako 2. poligonoko 108. lurzatiaren inguruetan.

    Erantzuna:

    Kontrol zentroaren proiektua egin eta kokapen zehatza erabakitzen denean eskatutakoari erantzuteko aukera aztertuko da.

  5. alegazioa.-José Fernando Ayesa Eguaras.

    Irunberriko 1. poligonoko 1046. lurzatiko jabea dela dio; salerosketaren eskrituraren kopia partziala aurkeztu du, eta ukituen artean bera ere jasotzeko eskatu.

    Erantzuna:

    Onartu egin da eskatutakoa. Aurkeztutako dokumentazioa eta Nafarroako Lur-ondasunen Erregistro Fiskala ikusirik, ondasun eta eskubideen zerrenda zuzendu da, eta bertan ageri diren titularren ordez José Fernando Ayesa Eguaras eta María Ángela Usoz Pérez jarri dira (helbidea: Irunberriko kale Nagusia, 4 - 2.a ezk.).

  6. alegazioa.-Eneko Beorlegui Mendióroz.

    Irunberriko 1. poligonoko 1033. lurzatia berea da, eta obretan zehar eta behin amaituta ere bertara sartzerik izatea eskatzen du, hala ez bada, kalte-ordaina eskatzen du.

    Erantzuna:

    Finkara sartzerik izatea bermatuko da, bai obretan zehar bai obrak amaituta.

  7. alegazioa.-Pedro Pascual Barber; Ana María, Francisco Javier, María Jesús eta María Roncesvalles Barber Cárcamo; eta José Joaquín eta Xabier Barber del Río.

    Adierazi dute haien aitonaren -Evaristo Barber Oyaga- eta osabaren -Francisco Javier Barber Zapata- jaraunspen jasogabea dutela; haien izenean daude aipatzen diren finkak. Evaristo Barber Oyaga dohaintza-emailearen ezkontza itunen eskrituraren fotokopia aurkeztu dute.

    Eskatzen dute:

    1. Honako finka hauek osorik desjabetzea: LI-063 eta LI-064 (2/160), LI-115 eta LI-117 (1/141), eta LI-105 (1/152).

    2. LI-2031, LI-2032 eta LI-2033 finkak, maileguen ondoriozko aldi baterako okupazioen mende daudenak, lehen zeuden bezalaxe gelditzeko.

    3. Sarbideak ongi gelditzea.

    4. Lur horien errentamendua ordaintzeko.

      Erantzuna:

      Proiektuak Nafarroako Lur-ondasunen Erregistro Fiskaletik hartzen ditu identifikaziorako erreferentziak eta deskripzio datuak, eta datu horiek eguneratuta daude eta bat datoz udal katastroarekin, eta bertan ageri den titularra Francisco Javier Barber Zapata da. Nolanahi ere, jaraunspen jasogabea ondasunen gaineko eskubide erreala denez, eginbideak abiatuko dira administratzailearekin edo haren ordezkariarekin.

    5. LI-063 (2/160A), LI-115 eta LI-117 (1/141), eta LI-105 (1/152) finkak osorik desjabetzeari dagokionez, berriz, ez da onartzen, egungo erabilerarako finkaren gainerako zatia ez baita antiekonomikotzat hartzen, eta beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 46. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, zati bat desjabetzeak ekar ditzakeen kalteen ordaina sartuko da balio justuan.

      LI-064 (2/160B) finka osorik desjabetzeari dagokionez, eskatutakoa onartzen da, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan xedatutakoarekin bat. 1.727 m²-ko azpilurzati hau desjabetu eginen da.

    6. Ezin da bermatu finkak lehen bezalaxe geldituko direla materiala bertatik atera ondoren, inguru horretako topografia aldatu eginen baita. Ateratzen diren azaleren zuinketa eta mugaketa eginen da, eta edozein kasutan ere egungo erabilerarako moduan utziko dira.

    7. Finka horretarako sarbidea ziurtatuko da.

    8. Okupazioa presakoa izateak dakartzan kalteen ordainak okupatu aurreko aktan zehaztuko dira, eta maileguek ukitutako lurzatiak alde baterako okupatzea dela-eta eman beharreko kalte-ordainak, berriz, balio justua ezartzeko ondorengo fasean zehaztuko dira.

  8. alegazioa.-José Fernando Ayesa Eguaras.

    Bere lurzatiaren mugakide den ezpondaren ezkerrean autobiako itxitura jartzeko eskatzen du.

    Erantzuna:

    Onartu egin da eskaera.

  9. alegazioa.-Francisco Javier Latorre Mendive.

    Ledean, 5.5 k.p.an trazadura aldatzeko eskatzen du, Arroilako eta Asprako bideetarako sarbideak libre uzteko eta herrigunetik ahalik eta urrutien joateko.

    Erantzuna:

    Jendaurrean jarritako proiektuaren trazadura 5.5 k.p.aren inguruan "Huesca-Iruña autobia. N-330 eta N-240 errepideak" azterlanaren eta "Ebro ibarraren iparraldeko pasabideen azterketa konparatiboa, Kantaurialdeko Ardatza eta Ekialdetik Aragoin barrena Frantziara doan Ardatza lotzeko" izeneko azterlan konparatiboaren Ingurumen eraginaren adierazpenaren emaitza da, eta soluzio tekniko egokiena eta inguruko ezaugarri topografikoei hobekien erantzuten diena da, beraz ez da aldatuko. Halere, behar diren neurriak hartuko dira inguruan ukipena ahal den txikiena izan dadin eta Arroilako nahiz Asprako bideen eremua babesteko.

  10. alegazioa.-Oibar, Kaseda, Xabier, Ezporogi, Galipentzu, Eslaba, Petilla, Zare, Zangoza eta Esako udalen ordezkariak.

    5+500 k.p.an trazadura berraztertzeko eskatzen dute, usadiozko bideak mantentzeko eta Ledearen eta bertako natur eta kultur baliabideen arteko loturari eusteko.

    Erantzuna:

    Jendaurrean jarritako proiektuaren trazadura 5.5 k.p.aren inguruan "Huesca-Iruña autobia. N-330 eta N-240 errepideak" azterlanaren eta "Ebro ibarraren iparraldeko pasabideen azterketa konparatiboa, Kantaurialdeko Ardatza eta Ekialdetik Aragoin barrena Frantziara doan Ardatza lotzeko" izeneko azterlan konparatiboaren Ingurumen eraginaren adierazpenaren emaitza da, eta soluzio tekniko egokiena eta inguruko ezaugarri topografikoei hobekien erantzuten diena da, beraz ez da aldatuko. Halere, behar diren neurriak hartuko dira inguruan ukipena ahal den txikiena izan dadin, usadiozko bideak mantentzeko eta Ledearen eta bertako natur eta kultur baliabideen arteko loturari eusteko.

  11. alegazioa.-José María Guindano Ciprés, Mendialde Behereko Enpresaburuen Elkartea ordezkatuz.

    5+500 k.p.an trazadura berraztertzeko eskatzen du, usadiozko bideak eta natura eta kultura ondarerako irispideak mantentzeko.

    Erantzuna:

    Jendaurrean jarritako proiektuaren trazadura 5.5 k.p.aren inguruan "Huesca-Iruña autobia. N-330 eta N-240 errepideak" azterlanaren eta "Ebro ibarraren iparraldeko pasabideen azterketa konparatiboa, Kantaurialdeko Ardatza eta Ekialdetik Aragoin barrena Frantziara doan Ardatza lotzeko" izeneko azterlan konparatiboaren Ingurumen eraginaren adierazpenaren emaitza da, eta soluzio tekniko egokiena eta inguruko ezaugarri topografikoei hobekien erantzuten diena da, beraz ez da aldatuko. Halere, behar diren neurriak hartuko dira inguruan ukipena ahal den txikiena izan dadin, usadiozko bideak eta natura eta kultura ondarerako irispideak babesteko.

  12. alegazioa.-María Beatriz Lucía Olleta Sánchez, Ledeako Udala ordezkatuz.

    1. Ledeako ekialdeko erdilotunearen tokian lotune osoa jartzeko eskatzen du, eta egungo N-240 errepidea urbanizatzeko, egun dagoen biribilgunetik lotunearekin batera egin beharreko biribilgune berriraino.

    2. Ledean, 5.5 k.p.an trazadura aldatzeko eskatzen du, Arroilako, Sotoko eta Asprako bideetarako sarbideak libre uzteko eta herrigunetik ahalik eta urrutien joateko.

    3. "Liskarko erretena" bideratzeko eta Irati ibairaino garbitzeko eskatzen du.

    4. Ledeako herrigunetik atera eta Arroilako Bidean barna doan ur hodia lanek ukituz gero, hura lehengoratzeko eskatzen du.

    5. Autobiaren ezker-eskuin zerbitzuko bidea egiteko eskatzen du, 5+600 k.p.tik 6+200 k.p.ra bitarte dauden finka pribatuek eta sarbiderik gabe gelditu diren finka pribatu guztiek sarbidea izan dezaten.

    6. N-240 errepidea aldatzen den tarteetan finketako sarbideak lehengoratzeko eskatzen du.

    7. Vado alderdian edo inguruetan oinezkoentzako zaldain bat egiteko eskatzen du, Sotoko bidea eta Saso Bajoko bideak elkar lotzeko.

    8. Ahaleginak egin daitezen Iratiko biaduktoaren estetika inguruarekin bat etor dadin.

    9. Obrarako sarbide alternatibo bat aurreikusteko, kamioiak eta makineria astuna ez dadin igaro Ledeako herrigunean barna.

      Erantzuna:

    10. Ledeako Udalak aurkeztutako alegazioa kontuan hartuta, bai eta Liskarreko harrobiaren jarduera trafiko astuna sortzen duen gune nagusia dela, eta jendaurrean jarritako proiektuaren diseinua bere horretan uzten bada trafiko hori herriko zeharbidean barna eraman beharko litzatekeela, eta Ledeako hirigintza planeamenduan planifikatutako industria garapenerako eremua sustatzeko helburuarekin, aurkeztutako alegazioa onartu da, "ekialdeko erdilotunea" osatzeko lotune oso baten bidez, bertan egin ahal izateko mugimendu guztiak, bai Iruñetik Jakara bai Jakatik Iruñera doazenak. Alegazioaren bigarren zatia ordea ezetsi egin da, ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR