269/2001 FORU DEKRETUA, irailaren 24koa. Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa sortzen du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 24ko Tributuei buruzko 13/83 Legea, Kode Zibila aldatzekoa, aurrerapauso handia izan zen adin txikikoak eta elbarrituak babesteko sisteman, familiaren babesaren ordez agintaritzaren babesa ezartzen baitzuen eta tutore izateko esku ematen baitzien adintxikikoak eta ezgaituak babestea helburu duten pertsona juridiko irabazi asmorik gabekoei.

Gure Foru Komunitatean eta Konstituzioaren 9.2 eta 49. artikuluak eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoko 44. artikulua, 23 eta 17. idatz-zatiak oinarri, eta aipatu egoera horri aurre egiteko behar diren laguntza eta babes soziala ematea helburu, Tutoretzen Zerbitzua sortu zen, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikia, zeinaren eginkizun nagusia baita pertsona heldu elbarrituak tutelatu eta auzitegietan defendatzea kasurako eskudun den agintaritza judizialak hala erabakitzen duenean.

Halako kasuak gehitu direlarik, eta jardunean hasi ondoren halakoei buruzko esperientzia metatu delarik, bidezko da orain orientabide berria hartzea atzeman diren disfuntzioak zuzentzeko.

Ildo horretatik, Administrazioaren egintzak tutoretzapeko pertsonen ondare pribatuetan izaten dituen ondorio ekonomikoak nekez kontrolatzen ahal dira orain dauden kontrol tresna publikoekin.

Hargatik, bada, Nafarroako Helduak Tutelatzeko Fundazioa sortzen da, ekimen publikoko fundazio pribatuaren izaerarekin, zeinaren helburuak baitira Foru Komunitate honetan egoitza duten pertsona heldu legez ezgaituak tutelatu eta zaintzea agintaritza judizialak hala erabakitzen duenean, eta ezgaitzeko prozesu batean sartuta daudenak auzitegian defendatzea.

Fundazio honen sorrerako asmo nagusia da berez famili inguruneari eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuei dagozkien egintzen osagarri izatea, beti ere agintaritza judizialak agintzen duen moduan. Horrez gain, hala ere, bigarren eginkizuna du Kode Zibilaren arabera sistemaren azken garantia behar luketen pertsona horiek falta izatean edo huts egitean sortzen diren hutsuneak betetzea.

Azkenik, Foru Berriko 42. Legeak ezartzen du Nafarroako Foru Diputazioak zilegi duela fundazioaren nortasun juridikoa eraukitzea edo aitortzea Nafarroan egoitza duten eta Diputazioak berak sortu dituen edozein zerbitzuri.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak hala proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko irailaren hogeita lauko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DU:

  1. artikulua. Fundazio bat sortzea, Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa izenarekin, legez Nafarroako Foru Komunitatearen kontu jarritako pertsona heldu ezgaituak tutelatu, zaindu eta auzitegietan defendatzea. Fundazioa Erabaki honekin batera argitaratzen diren estatutuen arabera gobernatuko da.

  2. artikulua. Fundazioaren hasierako hornidura bost ehun mila (500.000) pezetako kapitala izanen da, hots, 3.005,07 euro, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak bere aurrekontutik jarria.

  3. artikulua. Fundazio hau eratu ondoren, esleitu zaizkion eginkizunak bururatzeko behar dituen eginkizunak, zerbitzuak eta dotazioa aldatuko zaizkio.

  4. Aldatze hori egin ez zaion artean, gaur eskudun diren organoek segituko dute helduen tutoretzaren ardura izaten.

    Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hogeita lauan.-Nafarroako Gobernuaren lehendakariordea, Rafael Gurrea Indurain.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

    NAFARROAKO HELDUAK TUTELATZEKO FUNDAZIOAREN ESTATUTUAK

    LEHENBIZIKO TITULUA

    Xedapen orokorrak

  5. artikulua. Izena eta izana.

    Nafarroako Helduak Tutelatzeko Fundazioa Foru Komunitate honetan egoitza duten pertsona heldu legez ezgaituak tutelatu, zaindu eta auzitegietan defendatzeko asmoz sortu da, Kasuko Epaile erabaki batek Foru Administrazioari eginkizun horiek egozten dizkionean.

  6. artikulua. Nortasuna eta gaitasuna.

    Eratu den fundazioak nortasun juridiko propioa du eta obratzeko ahalmen osoa, Foru Berriko 42. legeak agintzen duenaren arabera; zilegi du, beraz, bere sorrerako helburua betetzeko behar diren egintza guztiak egiteko, beti ere lege sisteman agintzen denari men eginaz.

  7. artikulua. Araubidea.

    Fundazioak fundatzailearen borondatearen arabera gobernatuko da, eratze egintzan eta estatutu hauetan agertzera ematen den bezala.

  8. artikulua. Irispidea eta helbidea.

    4.1. Irispidea. Fundazioak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan arituko da, nahiz eta zilegi duen Espainiako nahiz nazioarteko beste entitate edo erakunde publiko nahiz pribatu, Atzerriko Gobernuen edo Gobernuz Kanpoko Erakundeen menpekoekin elkarlanean aritzea.

    4.2. Helbidea.

    Fundazioak Iruñeko González Tablas kalean, z.g., dauka helbidea.

    Zilegi izanen da Fundazioaren Patronatoak hala erabakita helbide hori aldatzea, kasurako diren xedapenen agintzen dutenaren arabera.

    Fundazioak zilegi du hortik landara delegazioak ezartzea eginkizunak hobeki egiteko hala komeni bada.

    BIGARREN TITULUA

    Fundazioaren helburua

  9. artikulua. Printzipio orokorra.

    Fundazioak eginahalean sentikortuko du gizartea behar bezala errespeta ditzaten pertsona heldu legez ezgaituen eskubideak eta hobeki integra eta normaliza daitezen gizartean.

  10. artikulua. Fundazioaren helburuak.

    Hona fundazioaren helburuak:

    Foru Komunitatean egoitza duten pertsona heldu legez ezgaituak tutelatzea agintaritza judizialak haien tutoretza Nafarroako Gobernuari egozten dionean.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR