154/1997 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Osasun kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako zentroetako eta organo zentral eta periferikoetako gobernu organoetan eta laguntzarako batzorde teknikoetan langileen ordezkariak hautatzeko arauak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hainbat foru dekreturen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ospitaleetako -osasun zentroak- gobernu organoen osaketa eta funtzionamendua egituratu dira. Egituratze hori gauzatu da gobernu batzordeetan, laguntzarako batzorde teknikoetan eta batzorde ekonomikoetan. Foru Agindu horietan ezarri zen organo horiek osatuko dituzten kideak ospitale-osasun zentro bakoitzeko plantilako eta Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzako plantilako langileen artean hartuko direla.

Osasun kontseilariak 1996ko martxoaren 21ean eman Foru Aginduan garatu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako zentroetako eta organo zentral eta periferikoetako gobernu organoetan eta laguntzarako batzorde teknikoetan langileen ordezkariak hautatzeko arautegia.

Abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen zuen hark, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzako zuzendaritza eta partaidetza organoen artean Oinarrizko Osasun Laguntzako Laguntzarako Batzorde Teknikoa eta Adimen Osasuneko Laguntzarako Batzorde Teknikoa sortu zituen.

Bestalde, 1996ko azaroaren 4ko 607/1996 Foru Dekretuak aldatu egin zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ezarritako egitura organikoa.

Ekainaren 17ko 247/1996 Foru Dekretuak aldatu egin zuen Oinarrizko Osasun Laguntzako Laguntzarako Batzorde Teknikoaren osaketa finkatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren 36.1 artikulua.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Laguntzarako Batzorde Teknikoan langileen ordezkariak hautatu behar direnez, Oinarrizko Osasun Laguntzaren esparruaren berezitasunengatik -horien jarduna geografikoki sakabanatuta dauden tokietan burutzen baita eta bi motatako osasun zentroak baitaude, hirikoak eta herrietakoak-, eta hauteskunde prozesuaren garapena eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Laguntzarako Batzorde Teknikoan kideak hautatzerakoan partaidetza errazteko asmoarekin, beharrezkoa dirudi martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduaren 15. artikuluko 2. puntuan aurreikusitako Oinarrizko Osasun Laguntzako Laguntzarako Batzorde Teknikorako hauteskunde prozedura aldatzea, ekainaren 17ko 247/1996 Foru Dekretuan taxututako moduan.

Era berean, egokia dirudi, orokorrean, sektore edo kolektibo bateko hautesleen % 5eko abalaren baldintza hura kentzea eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Laguntzarako Batzorde Teknikoa hautatzeko epeak, martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoak, luzatzea.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR