56/2011 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Aguilar Kodesko Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi partikularrean eta NOR.1.0, NOR.2.A eta NOR.3.A planoetako grafismoan atzemandako akatsa zuzentzen duena, 1.1 exekuzio unitatea kendu delako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

AURREKARIAK

  1. -Aguilar Kodesko Udalak, 2008ko urriaren 31n egindako Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorra, eta hilabetez jarri zuen espedientea jendaurrean, iragarkia 2009ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an argitaratuta.

  2. -Onetsitako dokumentuari alegazioak aurkezturik, Aguilar Kodesko Udalak, 2009ko uztailaren 23ko Osoko Bilkuran, behin-behinekoz onetsi zuen plana, eta 1.1. exekuzio unitatea kentzeko eskatzen zuten zenbait alegazio idazki baietsi zituen, halako moduz non 2. poligonoko 220, 221, 222, 223, 224, 225 eta 228. lurzatiak lurzoru urbanizaezin gisa sailkatu baitziren.

  3. -Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak otsailaren 8an emandako 15/2010 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Aguilar Kodesko Udal Plan Orokorra, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategina, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak bilduko zituena, aurkeztea.

  4. -Testu bategina aurkezturik, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 1656/2010 Ebazpenaren bidez xedatu zen 15/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea (2010eko 151. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa).

  5. -Aguilar Kodesko Udalak eskabide bat aurkeztu zuen departamentu honetan 2011ko uztailean, akats material baten berri emateko; izan ere, azkenik onetsitako dokumentazioak ez du jasotzen 1.1. exekuzio unitatea kendu zela, erabaki bezala, ezta 2. poligonoko 220, 221, 222, 223, 224, 225 eta 228. lurzatien sailkapena ere lurzoru urbanizaezin gisa, eta zuzentzeko eskatu zuen. Horretarako, Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudia partikularra 1.1. exekuzio unitateari dagokion fitxatik kentzea proposatzen du, eta testu bategineko NOR.1.0, NOR.2.A, eta NOR.3.A planoak aurkeztu berriekin ordeztea.

  6. -Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, 2011ko abuztuaren 26an, aldeko txostena eman zuen, eta akats materiala dagoela onartu; horrenbestez, Aguilar Kodesko Udalaren eskaerak baiesteko proposatzen du.

    ZUZENBIDEKO OINARRIAK

    Bakarra.-Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, "administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak".

    Auzitegi Gorenaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR