198/2014 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, bilduma partikular batetik datorren Nanban kutxatila bat interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atalak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu bilduma partikular batetik datorren Nanban kutxatila bat interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea.

Japoniako Nanban lakazko lanak Japoniatik Espainiara etortzen ziren luxuzko salgaiak izan ziren XVI. eta XVII. mendeetan, lehen jesulagunak herrialde hartara iritsita Iberiar Penintsularen eta Japoniaren arteko topaketaren fruitu, horrexek bi herrialdeen arteko artelanen trukea ekarri baitzuen. Nanban estiloaren ezaugarria urushi laka erabiltzea da eta apaingarri asko ditu -landare eta lore xumeak, hegazti eta animaliez lagunduta-, partikula finak edo urrezko eta zilarrezko hautsak trinko hautseztatuta makie lauaren teknikan, zilar hautsa pikartatuta (nashiji-e) eta nakarezko inkrustazio askorekin (raden).

Horrenbestez, eta Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legeak eta Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatua) ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak delegatutako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Bilduma partikular batetik datorren Nanban kutxatila bat interes kulturaleko ondasun deklaratzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR