192/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Otsagabiko Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 570. eta 615. lurzatietan aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena. Sustatzaileak José Luis Gayarre Imízcoz eta Dionisio Izal Camellón dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsagabiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Otsagabiko Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 570. eta 615. lurzatietan aldatzeko espedientea behin betiko onestea. Sustatzaileak José Luis Gayarre Imízcoz eta Dionisio Izal Camellón dira.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

    Administrazio publikoek zilegi dute...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR