114/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'NA-132 errepideko 7+200 k.p.an (Oteitzako ekialdeko sarbidea) biribilgune bat egiteko proiektua' jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak, ekainaren 18ko 57/2009 Foru Aginduaren bidez, "NA-132 errepideko 7+200 k.p.an (Oteitzako ekialdeko sarbidea) biribilgune bat egiteko proiektua" behin-behinekoz onetsi zuen eta, onespenaren iragarkia 2009ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 3an, argitaratu ondoren, jendaurrean jarri zuen hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola desjabetzeak ukituko dituen lurrak okupatu beharrari dagokionez.

Zainketa Zerbitzuak aditzera eman du alegazio hauek jaso direla, jendaurreko epea amaitu eta gero:

-1. alegazioa:

José de Miguel Aramendiak eta Eduardo eta Daniel de Miguel Garcíak, 659 lurzatiaren jabeak diren aldetik, alegatzen dute beren lurzatia erdibitua gelditzen dela Leringo bidea birjartzearen ondorioz. Bide horrek zerealen biltegi batera darama eta zenbait finkatarako sarbidea ere bada. Finka erdibitzeak ondorio kaltegarriak ditu beren laborantza lanen garapenerako, izan ere horrek zaildu eginen du finkan duten nabe baterako sarbidea eta galaraziko du nekazaritza-tresnak nabearen kanpoko zelaian uztea. Hala, finka ezin izanen da ia ezertarako erabili.

Erantzuna:

Alegazioa ezesten da.

NA-132 errepidetik Oteitzara sartzeko egungo elkargunea biribilgune baten bidez eraldatzeak xedetzat dauka elkargune horretan bide segurtasuna hobetzea eta, horrez gain, bide hori erabiltzen duten ibilgailuen mugimenduak zentralizatzea, hala Leringo bidea finketara eta zerealen biltegietara sartzeko erabiltzen duten ibilgailuena -horrek ibilgailu astunen eta nekazaritzakoen trafiko handia sortzen baitu-, nola herrira errepide horren ezkerraldera dagoen bidetik sartzen diren ibilgailuena.

Horretarako, proiektuan aurreikusten da Leringo bidea zuzenean lotzea biribilgunearekin. Hala, saihestuko da biribilgunetik 150 metrora ezkerretara biratzeko dagoen elkargunea, horrek istripuak eragin litzakeen puntu gatazkatsua sor bailezake. Proiektuan aurreikusia dago finkara bi aldeetatik sartu ahal izatea. Lanek ez dute galaraziko nekazaritza-tresnak nabearen kanpoko zelaian uztea eta finka erdibitzeak ekar litzakeen kalteak desbajetze fasean baloratuko dira.

-2. alegazioa:

Ignacio Urmeneta Arizalak, bere izenean eta beste hamaikarenean, 730A, 730B, 730C, 730D eta 839 finken jabeak diren aldetik eta Leringo bidearen birjarpenak ukitzen dituen aldetik -bide horrek zerealen biltegi batera darama eta zenbait finkatarako sarbidea ere bada-, alegatzen dute bide hori egitea ez dela beharrezkoa eta nahikoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR