575/2008 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Otazuko lur eremuko ardoen babes mailaren aitorpena onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2008ko uztailaren 10ean, Bodega Otazuk (Gabarbide, S.A.) Otazuko lur eremuko ardoen babes mailaren aitorpena eskatu zuen.

Espedientea, osatu eta gero, jendaurrean egon da hilabetez, 2008ko 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 22koan, argitaratuz, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen 24.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Epe horretan ez da alegaziorik jaso.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen 24. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Otazuko lur eremuko ardoen babes mailaren aitorpena onestea, bai eta I. eranskinean ageri den araudia ere.

  2. Foru agindu hau jakinaraztea Bodegas Otazuri (Gabarbide S.A.), Nafarroa Jatorrizko Deituraren Kontseiluari eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzan.

  3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

  4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2008ko urriaren 31n.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

  1. ERANSKINA

Otazuko lur eremuko ardoak ekoizten dituen eskualdean egiten diren kalitateko ardoen ekoizpenari buruzko araudia

Aipamen horren barrenean sartzen ahal diren ardo motak edo ardo kategoria

Ardo beltzak eta ardo zuriak.

Erabiliko den adierazpen geografikoaren izena

Otazuko lur eremuko ardoak.

Horren barnean sartzen den eremu geografiko zehatza

Otazuko lur eremuak gaur egun 92,40 hektareako mahastia du, I. testua eta I. eranskina izeneko ataletan zehazten diren lurzatietan banatuta.

Barietate egokien adierazpena

Beltzak: Tempranillo, Merlot eta Cabernet Sauvignon.

Zuriak: Chardonnay.

Ardoen ezaugarri organoleptikoak

-Chardonnay barietatea:

Hori-berde kolorea, distiratsua eta garbia.

Aroma konplexu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR