1862/2002 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Ebakuntzako Erradiologiako Zerbitzurako protesien hornidura 2003. urtean kontratatzeko gastua onetsi eta hornidura hori esleitzeko espedientea irekitzen duena. (APRO26/2003 lehiaketa publikoa).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du protesiak kontratatzeko, orotariko baldintza hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Ebakuntzako Erradiologiako Zerbitzurako protesien hornidura 2003. urtean kontratatzea (APRO26/2003 lehiaketa publikoa).

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 115.520 euroko gastua, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR