56/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologia Zerbitzua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak, atariko III. atalean, adierazten du erakunde horren egitura osatuz joanen dela osasun laguntzaren arloan, eta horretarako foru dekretu eta foru agindu argiak emanen direla, estatutuen helburu berdinetara bideratuak.

Bestalde, foru dekretu horren 13.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren, harik eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratu arte –horiek baitaude jatorrian–.

Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erradiodiagnostikoko Zerbitzua eta Erradiologiako Zerbitzua, hurrenez hurren, eta Laguntza Espezializatuko Osasun Etxeetako eta Ubarmin Klinikako atalak eratzen eta garatzen joan ziren pixkanaka. 2010ean sortutako Nafarroako Ospitalegunearen eta arestian aipatutako 59/2010 Foru Aginduaren indarrez, zentro horiek A, B, C eta D izendatu ziren, Nafarroako Ospitalegunearen barnean.

Gaur egun, bidezkoa da besteak beste osasun zentro horiek batzeko baliabidea erabiltzea eta Erradiologia Zerbitzu bakar bat sortzea, herritarrei ematen zaien zerbitzua efizienteagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Erradiologia Zerbitzua sortzea.

    Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologia Zerbitzua sortzen da, A eta B ospitaleetako, C Osasun Etxeetako eta D ospitaleko erradiologia arloko baliabide materialak eta giza baliabideak integratuta bertan, Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologia Zerbitzuan.

  2. artikulua. Eginkizunak.

    Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologia Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Mediko Zentralen Zuzendariordetzaren menpean, behar diren eginkizunak beteko ditu erradiologiaren esparru zientifikoen arloan, diagnostikoari, sendatzeari, irakasteari eta prestakuntza emateari eta ikerketari dagokienez.

  3. artikulua. Erradiologia Zerbitzuaren egitura.

  4. Erradiologia Zerbitzuak osasun laguntzako atal hauek ditu bere...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR