117/2012 FORU DEKRETUA, urriaren 31koa, azaroaren 18ko 640/1996 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Osasun-laguntza Publikoa Ororenganatzeko araubideko prestazioen prozedura eta baldintzak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Azaroaren 18ko 640/1996 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean osasun-laguntza publikoa unibertsalizateko araubideko prestazioen prozedura eta baldintzak ezarri ziren.

Foru Dekretu hori onestearen helburua izan zen Nafarroan osasun-laguntza publikoa unibertsalizatzeko printzipioaren arauketa osatzea. Hura lehenago arautu zen, otsailaren 21eko 71/1991 Foru Dekretuaren bidez, zeinek osasun-laguntza publikoa zabaldu baitzuen osasun-babes publikorik edo edozein titulu juridikoren bitartez hura eskuratzeko modurik ez zutenengana.

Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluak aldatu zuen Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea, asegurudunaren izaerari eta izaera horren aitortzari eta kontrolari dagokienez. Sartutako aldaketekin ezarritako araubide juridikoak ahalbidetzen du osasun-laguntza publikorako eskubidea erdiesteko kasuak zehaztea asegurudunaren eta onuradunaren figuren bidez, eta, halaber, aitortzarako mekanismo bat arautzen du, espainiar guztiei zein beste nazionalitateko herritarrei aplikatu beharrekoa.

Aipatutako 16/2012 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetan bigarrenean erregelamendua garatzeko aurreikusitako gaitasunarekin bat eta maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3.3 artikuluan xedatua garatuz abuztuaren 3ko 1192/2012 Errege Dekretuaren bitartez, asegurudunaren eta onuradunaren izaera arautu da, Espainiako osasun-laguntzaren ondorioetarako, funts publikoen kargura eta Osasun Sistema Nazionalaren bidez.

Aipatutako 16/2012 Errege Lege Dekretua eta hura garatzeko araudia onesteak azaroaren 18ko 640/1996 Foru Dekretua ukitu du. Asegurudunaren izaeraren arauketa berriak bide ematen du Osasun Sistema Nazionaletik baztertua zeuden zenbait kolektibo sartzeko. Kolektibo horiei osasun-laguntza publikoa eman zaie Nafarroan azaroaren 18ko 640/1996 Foru Dekretuan arautu zen unibertsalizazio araubidean sartuta.

Hala ere, Estatuko araudi aipatu horrek ez ditu begiesten, asegurudunak eta onuradunak aitortzeko arauketan, Osasun Sistema Nazionalean osasun-laguntza eskatzeko kasu guztiak. Gainera, araudi berriak ekarri du Osasun Sistema Nazionaletik bazter geratuko direla, 2012ko irailaren 1etik aurrera, lehen sistema horretan sartzea zeukaten zenbait lagun. Hori guztia dela eta, oraindik ere beharrezkoa da Nafarroan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR