Ordenantza, Lesakan beheko solairuetan etxebizitzak eta bizitegietarako erabilerak ezartzeko. Behin betiko onespena

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Udal honek, 2015eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

  1. –Behin betiko onestea Lesakan beheko solairuetan etxebizitzak eta bizitegietarako erabilerak ezartzeko ordenantza.

  2. –Ordenantza hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Lesakan, 2016ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

    ORDENANTZA, LESAKAN BEHEKO SOLAIRUETAN ETXEBIZITZAK ETA BIZITEGIETARAKO ERABILERAK EZARTZEKO

    ZIOEN AZALPENA

  3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen zioen azalpenean ezartzen denez “foru lege honen helburuetako bat da, dudarik gabe, laguntza ematea, ordenamendu juridikotik, Nafarroako herritarrek behar duten etxebizitza duina era errazean lor dezaten, bideko oztopoak kenduz eta bultza eginez, erreminta juridikoen bidez, herritarrak etxebizitza erosteko unean egoera hobean egon daitezen”. Egoera honen aurrean, beharrezkoa da neurriak hartzea, pertsona orok etxebizitza duina izateko eskubidea errealitate bihur dadin.

    Lesakako udalerrian, zenbait bizitegi eremu finkatuetan, eraikinen beheko solairuetan hirugarren sektoreko ondare eraiki bat bada, egungo joeren ondorioz jarduerarik gabe dagoena. Beraz, aprobetxatzen ez diren aktibo eraikigarriak dira eta, gainera, kasu gehienetan, herriko paisaiaren irudi narriatua erakusten dute.

    Hortaz, uste da zenbait lokalek, prozedura arautu eta kontrolatu baten bitartez, haien egoera alda dezaketela bizitegietarako erabilera hartuz. Zentzu horretan, kontuan hartu behar dira azken aldian zenbait partikularrek Udalean egin dituzten kontsultak, gaiaren inguruko informazioa jasotzeko.

    Lesakako Plan Orokorrak, 1999ko apirilaren 12tik indarrean denak (44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), bizitegietarako erabilera duten eremu bakoitzerako (Bizitegietarako 1. unitatea, Bizitegietarako 2. unitatea) erabileren araubide orokorra ezartzen du eta bertan, bizitegietarako erabilera ahalbidetzen da, bizitegietarako eremuetan kokatutako higiezinen beheko solairuetan. Dena den, badira aldagaiak, arauketa jakin bat behar dutenak, beheko solairuetan bizitegietarako erabilerak ezartzeko baldintzak betetzen dituzten eraikinak zeintzuk diren zehazteko, ahalik eta zehaztasun gradu handienarekin.

  4. Azken urteetan Lesakako hirigintzako eta eraikuntzako garapena gehien baldintzatu duen aldagaietako bat izan da udalerria zeharkatzen duten erreken uholde arriskuaren afekzioa. Izan ere, Kantauriko Ur Konfederazioak beheko solairuetako bizitegietarako erabilera modu orokorrean mugatu du, ibilguaren polizia-eremuan kokatutako eraikinetan (Onin ibaiaren ibilgutik hasita 100 metroko zerrendaren barnean), azken urteetan egindako uholde arriskuari buruzko azterlanek afekzio handia ondorioztatzen baitute Lesakako ondare eraikian eta lurzoru urbanizagarrian. 2010. urtean, Kantauriko Ur Konfederazioa Onin ibaia ubideratzeko plana prestatzen hasi zen. Plan hori 2013ko martxoaren 2an onetsi zuen Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak. Bertan jasotako egungo eta etorkizuneko (obrak egin ondoko) egoeraren azterlan hidraulikoan, agerikoa da herrigunearengan duen afekzio hori. Zentzu berean doaz, ñabardurekin baina (oso antzeko ondorioekin), Kantauriko Ur Konfederazioaren eta Nafarroako Gobernuaren Arriskuen Ebaluaziorako Planetan jasotako azken aldiko azterlanak.

    Bere aldetik, Ekialdeko Kantauriko Ur Mugaketarako Plan Hidrologikoa onesten duen ekainaren 7ko 400/2013 Errege Dekretuaren 53...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR