Ordenantza fiskalak eta zergak

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Udalak, 2019ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

  1. Hasiera batez onestea ondoko tituluko dokumentua: “Sartu beharreko aldaketak indarrean dauden ordenantza fiskaletan, zeinen azken aldaketa 2018ko urriaren 4ko osoko bilkuran onetsi baitzen (behin betiko onespena 2019ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an), 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izan dezaten”. Dokumentua Alkatetzak sinatu zuen 2019ko urriaren 11n, espedientean jasotakoaren arabera. Aldaketa horien bitartez onetsi da testu bategin berria, 2020ko urtarrilaren 1ean indarra har dezan.

    Onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da espedientea.

    Deustan ukatu gabe jendaurreko aldiaren emaitza, espedientea berriro osoko bilkurara eraman dezakeena behin betiko onets dezan, erabaki hau irmo bilakatuko da administrazio bidean, jendaurreko aldian ez bada alegaziorik aurkezten.

  2. 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,185ean ezartzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 139. artikuluan ezarritako gutxieneko karga-tasa baino txikiagoa, bitarteko aldian baikaude legez ezarritako gutxienekoa lortzeko.

    2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten Ekonomia-jardueren gaineko zergaren eta Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren indizeak eta karga-tasak bere horretan uztea, 2008ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20koan, agertzen diren gisan.

    2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR