Ordenantza eta prezio publikoak arautzen dituen araua onetsita

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Kamioiak aparkatzeko zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituzten araua eta ordenantza 2002ko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran onetsi zituen Udalak, eta behin betiko onespenaren erabakiari zegokion iragarkia 2002ko irailaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Cintruenigon, bi mila eta biko azaroaren seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

LURZORU PUBLIKOAN KAMIOIAK APARKATZEKO ZERBITZU PUBLIKOAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ARAUA

  1. artikulua. Kontuan hartuz Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa, 41/1999 Foru Legearen bidez emandako aldaketaren arabera, arau honetan ezartzen dira industrialdeko lurzoru publikoan kamioiak aparkatzeko zerbitzuaren prezio publikoak.

  2. art. Zergagaia._Zergagaia sortzen da industrialdeko aparkalekuan kamioiak aparkatzeko zerbitzua erabiltzearekin.

  3. art. Arau honen ondorioetarako, honako ibilgailu hauek izanen dute zilegi aparkatzea:

    _BGP 3.500 kilogramotik goitikoa duten ibilgailuak.

    _21 plaza baino gehiagoko autobusak.

    _Gabarrak.

    Debekaturik gainerako guztiak.

    Norberaren ibilgailu txikia aparkalekuaren barrenean harentzat espres egokitutako lekuan aparkatzen ahalko da.

  4. art. Sorrarazpena._Zergaldia, normalean, urte naturala izanen da.

    Aparkalekua lehenbiziko aldiz erabiltzen denean, zergaldia hasiko da lehenbiziko erabilera gertatzen den egunean.

    Prezio publikoa sortuko da zergaldiaren lehenbiziko egunean.

    Prezioaren zenbatekoa hiruhilabeteko naturaletan hainbanatuko da, lehenbiziko erabilera den kasuetan edo hartatik baja ematen denean.

  5. art. Subjektu pasiboak._Honako hauek dute ordaintzeko obligazioa:

  6. Ibilgailuen jabe diren pertsona natural edo juridikoak.

  7. Subsidiarioki, ibilgailuaren gidariak.

  8. art. Tarifak._Ehun (100) euro ordaindu beharko dira urtean.

  9. art. Kudeaketa._Aparkalekua erabili nahi dutenek Udalari idatziz aurkeztu beharko diote beren eskaera.

    Gaiaz arduratzen den zerbitzuak luzatuko ditu baimena eta dagokion likidazioa, zeina ordaindu beharko baita udal bulegoetan edo Cintruenigoko Udalaren aldeko banku-helbideratzea eginez.

    Prezio publikoa eskatzen ahalko zaio subjektu pasiboari, zerbitzu horretan baja hartu duelako orria udal bulegoetan aurkezten duen arte.

  10. art. Arau-hausteak eta zehapenak._Aparkalekua erabiltzen bada baimenik izan gabe edo prezio publikoa likidatu gabe, 100 (ehun) euroko isuna jarriko da egun bakoitzeko.

    Arau-hauste nahiz zehapenei dagokienez, aurreikusten ez den guztian, Ordenantza fiskal...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR