56/1998 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, ezindu, adineko eta adingabekoen zentroekin itundutako egonaldiengatik jaso beharreko laguntzen gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuak, Gizarte Zerbitzuen arloan norbanako nahiz familiendako prestazio eta laguntzak arautzen dituenak, 13. artikuluan xedatzen du Gizarte Ongizate kontseilariak finkatuko duela urtero itundutako egonaldiengatik jaso beharreko gehieneko zenbatekoa.

Agindu hori bete eta garatzearren, bidezko da aurtengo laguntza ekonomikoen zenbatekoak finkatzea.

Horrenbestez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak,

AGINDU DU:

  1. artikulua. Ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuak aipatu moduan, ezindu, adineko eta adingabekoen zentroekin itundutako egonaldietarako laguntza ekonomikoen gehieneko zenbatekoak ezarri dira:

    1. Baliatzen direnen plaza duten adineko pertsonak, 51.447 pezeta hilabeteko.

    2. Baliatu ezin direnen plaza duten adinekoak, 108.000 pezeta hilabeteko.

    3. Ezintasunak dituzten pertsonak, 230.665 pezeta hilabeteko.

    4. Adingabeak, 121.403 pezeta hilabeteko.

  2. artikulua. Salbuespen gisa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak lehen artikuluan finkatutakoak baino laguntza handiagoak eman ahalko ditu, eskatzailea zaintzeko baliabide bereziak behar direla sinesgarritasun osoz frogatzen denean.

    XEDAPEN...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR