33/2013 FORU LEGEA, azaroaren 26koa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 1936KO KOLPE MILITARRAREN ONDORIOZ ERAILDAKO ETA ERREPRESIOAREN BIKTIMA IZANDAKO NAFARROAKO HERRITARREI ERREKONOZIMENDUA ETA ORDAIN MORALA EMATEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Bidegabekeria bat aitortu eta haren biktimak babesteak botere publikoen lehentasunezko helburu bat izan behar du zuzenbide estatu batean. Hori dela eta, berebiziko garrantzia dauka eragindako kaltea konpontzeak, babesgabetasun egoera aitortzeak eta eskueran dauden bitarteko guztiak jartzeak egindako kaltea konpontzeko, aitortzeko, gogorarazteko eta gainditzeko.

Nafarroan, frankismoaren biktimek, de facto, babesgabetasuna pairatu zuten foru erakundeen aldetik, 2003ko martxoaren 10era arte. Egun hartan, Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak eta Alargunen Herria Elkarteak izandako ekimenez, adierazpen bat onetsi zuen Nafarroako Parlamentuak, 1936ko kolpe militarraren ondorioz fusilatutako herritar nafarrei errekonozimendua eta ordain morala ematearen aldekoa. Adierazpen hori mugarri bat izan zen 1936ko estatu kolpearen biktimen errekonozimendurako, baina, batez ere, jauzi kualitatibo bat ekarri zuen erakundeen aldetik, jarraipena eman ziona Nafarroako zenbait toki entitatek eginiko lanari, udal eta kontzeju batzuek lehen pausoak emanak baitzituzten frankismoaren biktimek egiarako, erreparaziorako eta justiziarako daukaten eskubidea aitortzeko eta azpimarratzeko.

Nafarroan, gogorarazi beharra dago, ez zen Gerra Zibilik izan, ez zen bi gerra-trintxeratan aurrez aurre jarritako bandorik egon. Nafarroako Foru Komunitatean, ezberdin pentsatze hutsarengatik, 3.400 pertsona baino gehiago erail zituzten, eta foru lege honen xedea da kalte horrengatiko erreparazioa egitea, ahal den neurrian, eta urteetako ahanztura instituzionala arteztea.

Kontuan hartu beharra dago gerra zibil guztiek desoreka bat eragiten dutela memorian, zeren eta irabazleek beren ikurrak, estandarteak eta legeak inposatzen baitizkiete galtzaileei. Halere, urte batzuen buruan, gizarte gehienetan, adiskidetzea, hurbilketa gertatzen da, eta memoriaren desoreka berandu baino lehen desagertu egiten da. Alabaina, Espainian, Gerra Zibilaren ondoren, diktadura luzea etorri zen, eta, horrenbestez, desoreka izugarria gertatu zen irabazleen eta galtzaileen memoriaren artean.

Gertatutakoaren bertsio ofizial bakarra 1939. urtean ezarritako erregimenak prestatu eta Espainiako gizarteari helarazitakoa izan zen. Gainera, Amnistia Internazionalak 2005eko uztailaren 18ko txostenean zioen bezala, “erregimen frankista amaiturik, krimen horiek ez ziren inpartzialtasunez argitu, eta erreparaziorik jaso ez zuten biktimen eskubideak ere ez ziren aintzat hartu”.

Erailketaz gainera, eraildakoen senitartekoek amaigabeko lazeriak pairatu behar izan zituzten. Diktadura batek berezko dituen umiliazioei, senitartekoen desagerpena gehitu behar izan zitzaien. Eta horixe da, hain zuzen ere, foru lege honen helburu eta oinarri nagusietako bat: saiatzea, ahal den neurrian, garai hartan exekutatu zituztenek ez dezatela desagertuta jarraitu. Nafarroak ezin du utzi eta ez luke utzi behar gogoan hartu gabe arazo humanitario hori. Hori dela eta, foru lege honetan babes- eta bilaketa-neurriak garatzen dira desagertutako pertsona horiek aurkitzeko.

Memoria historikoaren berreskurapena ez da oraindik amaitu Nafarroan. Prozesu horretan, ordea, honakoak nabarmendu daitezke: biktimen senitartekoek berek eginiko lana, memoriaren berreskurapenean laguntzeko Nafarroan beren kasa sortutako taldeak, garai hartan gertatutakoen argigarri izan diren ikerketa eta argitalpen ugariak, Nafarroan biktimei egin zaizkien herri-omenaldiak eta errekonozimendurako herri-ekitaldiak, eta memoriaren parke erreferentzial bat jarri izana Sartagudan. 2003ko martxoaren 10ean onetsitako adierazpen instituzionalak aitortzen duen moduan, Franco diktadorea hil ondoren, eraildakoen senitarteko eta lagunak izan ziren, maiz asko, hilotzak ezpondetatik, soroetatik edo paretetatik atera zituztenak; dena egun-argiz egin zuten, hurbilenganako maitasunez eta duintasunez, baina errekonozimendu ofizialik gabe. Nafarroako Parlamentuan 2013ko apirilean onetsitako irizpena, zeinak parlamentu-talde guztien babesa jaso baitzuen 36ko biktimei buruzko lantaldean, orain arteko azken erreferentea da biktima horien memoria oneratzeko bidean.

Hori dela eta, azpimarratu beharra dago ezen, Nafarroako fusilatuen senitartekoen elkarteek gorpu desagertuak bilatzeko eta aurkitzeko lanak egin dituztenean –laguntza ofizialarekin, azken urteotan–, ez diotela konponbidea eman arazo partikular bati, baizik eta arazo kolektibo bati egin diotela aurre, gizarte osoaren arazo bati, gure imaginario kolektiboaren eta gure memoria demokratikoaren arazo bati. Azken batean, elkarte horiek, jada 70eko hamarkadatik, erakunde publikoen ordez aritu dira, erakunde horiek baitziren, berez, eginkizun hori beren gain hartu behar zutenak.

Horri dagokionez, Nazio Batuen Erakundearen 47/133 Ebazpenak (1992ko abenduaren 18ko Batzar Nagusiak hartutakoa) Pertsona Guztiak Desagerpen Behartuen aurka Babesteari buruzko Adierazpena onetsi zuen, eta adierazi zuen desagerpen behartuek zuzenbidearen nagusitasuna, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak errespetatzen dituen gizarte ororen balio sakonenak ukitzen dituztela, eta haien praktika sistematikoa gizateriaren aurkako krimena dela. Ebazpenak, desagerpen behartuen prebentzioa eta amaiarazpena jasotzeaz gainera, ikerketak ere hartzen ditu bere barrenean, desagertutako pertsonen berri izan bezain laster egitekoak, desagerpena gertatu zenetik igarotako denbora kontuan hartu gabe.

Foru lege honek erantzuten dio diktadura frankistaren biktimak babestearen betebehar humanitarioari, baina, horretaz gainera, honakoak ere hartzen ditu kontuan: 1936ko kolpe militarraren ondorioz fusilatutako herritar nafarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko adierazpena, 2003ko martxoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR