152/2011 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zenbait eskumenen erabilera Nafarroako Zerga Ogasunaren Kudeaketa Zuzendaritzako titularraren esku uzten duena, eta aldi baterako ordezkapenaren araubidea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 20ko 317/2007 Foru Aginduaren bidez, eskumenak eskuordetzeko araubide orokor bat ezarri zen Nafarroako Zerga Ogasunaren alde, dagokion estatutu arauak berariaz esleitutako xede eta helburuen esparruan, eta zuzendari kudeatzailearen aldi baterako ordezkoak izendatu ziren. Gainera, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 15eko 106/2009 Foru Aginduaren bidez, aldaketa batzuk egin ziren azken horren ordezkoetan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Aginduko 37. artikuluan dago eskuordetze egintzaren lege oinarria, eta bide ematen du kontseilarien eskumenak beren departamentuei atxikitako erakunde publikoetako organoen esku uzteko, eskumen horien erabilera bat badator entitatearen xede eta helburuekin eta eskumen horiek bere gain hartu behar dituen erakundeak aldez aurretik onartzen baditu. Kasu hartan betetzen ziren inguruabar horiek.

Bestalde, aipatu 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluan xedatutakoarekin bat egin zen ordezkoen izendapena.

Zenbait aldaketek eragina izan dute irailaren 20ko 317/2007 Foru Aginduan jasotako edukian.

Lehenik, eragin nabarmena izan dute Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 70.1.b) artikuluan gauzatutako arau aldaketek, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerga arloko arau-hauste eta zehapenen arloan Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren xedapenak garatzen dituen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretuaren 24. artikuluan gauzatutakoek ere, ekarri baitute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak arau-hauste arinen ondoriozko diru zehapenak ezartzeko zuen eskumena kentzea eta, horrekin batera, esparru zehatz horretan egindako eskuordetzeak indarra galtzea.

Gainera, Nafarroako Zerga Ogasunaren Estatutuen azken aldaketak, abuztuaren 24ko 131/2011 Foru Dekretuaren bidez eginak, hein batean ukitzen du irailaren 20ko 317/2007 Foru Aginduaren edukia, zeren bere egitura organikoan izandako aldaketek eskatzen baitute aipatu foru aginduaren 6. atalean ezarritako aldi baterako ordezkapenen araubidea aldatzea.

Arrazoi horiek direla eta, beste foru agindu bat ematea komeni da; horren edukiari dagokionez, Nafarroako Zerga Ogasunak berriz berretsi du eskumenen eskuordetzea onartzen duela eta eskudantziak esleituak dituen helburu eta xedeekin bateragarriak direla.

Horrenbestez, aipatu legezko aginduekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Zerga Ogasunaren Kudeaketa Zuzendaritzako titularraren esku...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR