EBAZPENA, 2012ko irailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Noaingo Elkarkide, S.L. enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Noaingo Elkarkide, S.L. enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua (kode zk.: 31008422012004), erregistro honetan 2012ko abuztuaren 6an sartu zena eta enpresako ordezkariek eta sindikatuetakoek martxoaren 8an izenpetu zutena eta abuztuaren 31n zuzendu, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. ataletan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

  2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

  3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

    Iruñean, 2012ko irailaren 3an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

    ELKARKIDE, S.L. ENPRESAREN IV. LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

    1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

  4. artikulua. Xedea. Hitzarmen kolektibo honek Elkarkide, S.L. enpresaren eta bere pertsona, denbora eta lurralde eremuetan sarturik dauden langileen arteko lan harremanak arautzen ditu.

  5. artikulua. Lurralde eremua. Hitzarmen kolektibo hau Elkarkide, S.L. enpresan lan egiten duten langile guztiei aplikatuko zaie.

  6. artikulua. Iraunaldia, amaiera iragartzea eta indarraldia. Hitzarmen kolektibo honek sinatzen den unean hartuko du indarra eta 2013ko abenduaren 31ra arte iraunen du, beste iraunaldi bat aurreikusia duten arloetan izan ezik. Hitzarmen kolektibo hau sinatzen den unetik beretik aplikatuko da bertan araututako guztia, eta aurreko hitzarmen kolektiboak indarra galduko du.

    2011rako III. hitzarmen kolektiboan hasiera batean aurreikusitako soldata igoeraren ordainketari buruzko neurri alternatiboei dagokienez, aldeek erabaki dute neurri horiek, hitzarmenaren testuari erantsiek, erabat ordezten dutela III. hitzarmen kolektiboaren 29.1 artikuluan ezarritako soldata igoera, zeina, hemen itundutakoa kontuan harturik, indarrik gabe gelditu baita.

    Hitzarmen honen indarraldia amaitzean, beste hitzarmenik izan ezean, lehengoaren arauek segituko dute indarrean, itunean iragankor eta salbuespeneko gisa berariaz ezarritakoa izan ezik, 2013ko abenduaren 31n utziko baitzaio horiek aplikatzeari, inolako luzapenik gabe.

    Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 86.2 artikuluan ezarritako ondorioetarako, hitzarmen kolektibo honen amaiera iragarritzat emanen da hasieran erabakitako indarraldia bukatzean.

  7. artikulua. Langile eremua. Hitzarmen kolektiboak honako hauetan ezarritako kontratazio mota duten langile finkoak, aldi baterakoak edo bitartekoak hartzen ditu: Langileen Estatutua eta hori garatzeko gainerako legeria, baita 427/1999 Errege Dekretuaren bidez aldatutako uztailaren 17ko 1368/1985 Errege Dekretua ere (enplegurako zentro berezietan lanean ari diren desgaituen lan harreman berezia arautzen du). Alde batera uzten ditu zuzendaritza taldeko kideak. Bertan, zerbitzuak ohikotasunez eta zuzenean egiten dituzten enpresakideak sartuko dira, bai eta erantzukizun bereziko karguetarako etorkizuneko kontratatuak ere.

  8. artikulua. Osotasunarekiko lotura. Hitzarmen honetan itundutako baldintzek multzo organiko eta zatiezina osatzen dute, onustez negoziatua, eta bertako artikuluek hitzarmen eta transakzioei dagozkien elkarrekikotasunen, konpentsazioen eta baliokidetasunen egitura osatzen dute; hori hala, aldeentzat funtsezkoa da itundutako osotasuna errespetatzea, oreka negoziatzailea manten dadin. Lan arloko agintaritzak edo jurisdikzioak, berari dagozkion ahalmenak erabiliz, hitzarmen honetako aurreikuspenetako edozein indarrik gabe uztea onesten edo ebazten ez duen kasuan, aldeek erabaki dute hitzarmenaren aplikazioa geldiarazi eginen dela eta Batzorde Paritarioa bilduko dela, jarraipena ematerik baden edo aldatu behar den erabakitzeko, edukiaren oreka prestazionala mantentzearren.

    1. TITULUA

    Lanbide sailkapena

  9. artikulua. Langileen sailkapena. Langileak, betetzen duten lanaren arabera, lanbide talde, kategoria edo maila hauetakoren batean sailkatuko dira:

  10. taldea. Teknikariak eta administrariak.

  11. Arloko arduraduna (finantza, ekoizpen, kalitate eta gizarte arloak, etab.).

  12. Lan-terapeuta.

  13. Merkataritza teknikaria.

  14. Hezitzaile espezializatua.

  15. Administrari-ofiziala.

  16. Administrari laguntzailea.

  17. taldea. Ekoizpeneko eta zerbitzuetako langileak.

  18. Tailerreko / nekazaritza eremuko arduraduna.

  19. Tailerreko / nekazaritza eremuko laguntzailea.

  20. Ataleko arduraduna.

  21. Tailerreko / nekazaritza eremuko lan ataleko arduraduna.

  22. Ataleko laguntzailea.

  23. Auto-gidaria.

  24. Ekoizpeneko langilea.

    Artikulu honek biltzen dituen taldeak, kategoriak eta mailak zerrenda hutsak dira eta ez dute lanpostu guztiek zertan beterik egon. Orobat, eginkizunen atxikimendu zehatza egin eta talde, kategoria eta maila berriak sartzen ahal dira.

  25. artikulua. Kategorien definizioa eta eginkizunak. Enpresa osatzen duten zentro edo zerbitzuetako bi modalitate nagusiek -Okupazio Zentroa (OZ), Enplegurako Zentro Berezia (EZB) eta Gizarteratu eta Laneratzeko Zentroa (GLZ) - izaera eta helburu ezberdinak dituzte.

    EZBak desgaitasunen bat duen langilearen ezaugarriei egokitutako lana ematea du helburu, horrela langilearen egokitze pertsonalean eta sozialean lagunduz, eta gero enpresa normalizatuetan lan egin ahal izateko zubi lana ere egiten du.

    GLZaren helburua da gizarte bazterketako egoeran dauden edo egoera horretara iristeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratu eta laneratzea, prestakuntza eta enpleguko prozesu pertsonalizatuen bidez, Nafarroako Foru Komunitateak onetsi dituen gizarteratu eta laneratzeko programen esparruan.

    OZan heziketa eta laguntza lantzen dira gehiago. Balio horiek lehentasuna dute ekoizpen izaerako beste edozein balioren gainetik. Horrela, OZak lanaren bidezko terapia eta egokitze pertsonala eta soziala ematen die hartzen dituen pertsonei, bai mantentze sozio-pertsonaleko helburuen bidez bai lan munduan pixkanaka sartzeko aukerak sustatuz.

  26. taldea. Teknikariak eta administrariak.

  27. Arloko arduraduna: bere arloko zuzeneko arduraduna da eta kudeatzailetzak eta/edo zuzendaritza taldeak ezartzen dituen orientabideak eta bere kargu eta erantzukizunagatik dagozkionak betetzen ditu. Bere arloko eta bere erantzukizun mailako bezero eta hornitzaileekin zuzeneko harremanak ditu, baita bere arloko lantaldeekin ere.

    Bere arloko lana eta zerbitzua eta gainerako arlo edo departamentuekiko koordinazioa antolatzen ditu. Bere eginbeharrak ekimen eta prestasun osoz betetzen ditu.

    Ekintza plana garatu, hobetzeko ikerketak egin eta bere arloko emaitzak kontrolatu beharko ditu eta, oro har, kudeaketaren bikaintasuneko printzipioei jarraikiz lan eginen du.

  28. Lan-terapeuta: lan-terapeutaren titulu ofiziala du eta titulazio horri dagozkion eginkizunak betetzen ditu, bai eta, balio anitzeko izaera dela eta, bere lana behar bezala egiteko esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak ere. Autonomiaz eta erantzukizunez lan eginen du, eta hierarkian bere nagusi direnei eta zuzendaritza taldeari txostena aurkeztu beharko die, ezarrita dauden edo ezartzen diren kalitate prozedurei eta kudeaketaren bikaintasuneko printzipioei jarraikiz.

  29. Merkataritza teknikaria: unibertsitateko titulua edota antzeko eginkizunetan esperientzia nahikoa izanen du. Enpresako zuzendaritzak agintzen dizkion zerbitzuak edo produktuak saltzeari eta merkaturatzeari dagozkien zereginak bere gain hartu eta gauzatuko ditu, hau da, bezeroak bisitatu eta horiek zainduko ditu eta enpresak hitzartutako eskaeren eta kontratuen jarraipenaz eta amaiera onaz arduratuko da, baita merkatu berriak zabaltzeko eta bezero berriekin salmenta akordioak lortzeko behar diren lanez ere, betiere enpresako zuzendaritzak edo hierarkiako nagusiak emandako jarraibideei eta hark zehaztutako salmenta baldintzei jarraikiz.

  30. Hezitzaile espezializatua: zuzeneko arretaren ardurarik handiena du eta, arloko arduradunen gainbegiratzearen eta orientazioaren pean, lanaren bidezko jarduerak eta garapen pertsonalerako nahiz sozialerako jarduerak egiten ditu, baita gizarte heziketakoak ere. Pertsona talde baten jarraipena egiten du (kasuko tutorea) eta erabiltzaile taldeak zentroan programatutako jardueretan zuzendu eta dinamizatzen ditu, besteak beste monitore eginkizunak betez. Banaka esku hartzeko planak diseinatzen eta egiten parte hartzen du, arreta jaso duten pertsonen jarraipena eta datuen kontrola egiten du gainerako langileekin elkarlanean, eta bidezko txostenak prestatzen ditu. Taldeko bileretan aktiboki parte hartzen du eta kudeaketaren bikaintasuneko printzipioei jarraitzen die.

  31. Administrari-ofiziala: beste batzuek gainbegiraturik, baina bere ekimenaz eta erantzukizunaz baliatuz, zentroko langile eta baliabide materialen tramitazio administratiboa antolatu eta gauzatzen du, zentroan berean eta hortik kanpo. Harrera, posta lanak, txosten eta estatistikak eta kontabilitatea kudeatzen ditu eta enpresaren kudeaketa edo kalitate sistemetan ezarritako beste eginkizun eta erantzukizun batzuk ere baditu.

  32. Administrari laguntzailea: beste batzuek gainbegiraturik eta ekimen eta erantzukizun mugatuak izanik, administrazio eta informatika zereginak betetzen ditu.

  33. taldea. Ekoizpeneko eta zerbitzuetako langileak.

  34. Tailerreko / nekazaritza eremuko arduraduna: tailerrean / nekazaritza eremuan, arloko arduradunari zuzeneko laguntza ematen dio lanaren bidezko jardueran, hori planifikatzen, prestatzen eta egokitzen laguntzen dio, eta laneko arriskuen prebentzioan ere laguntzen du, bere eskumenen esparruan. Prebentziorako mantentze-lanen plana egiten laguntzen du, makinak maneiatzen ditu eta horien mantentze-lana egiten du, eta jarduera garatzeko beharrezko materialak eta tresnak eskuratzen ditu.

    Besteak beste...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR