161/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, eskaera bakarraren aurkezpena arautzen duena 2012ko kanpainarako, honako hauek direla eta: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) finantzatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ordainketa zuzenak, Nafarroako Landa Garapenaren Programako zenbait laguntza, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatutako nekazaritzaren eta ingurumenaren arloko laguntzak, bai eta ordainketa bakarraren eskubideak lagatzearen jakinarazpenak, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak eta zenbait laguntza ordainketa bakarrerako araubidean sartzea ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak nekazarientzako laguntza zuzeneko araubideei aplikatzen ahal zaizkien xedapen komunak ezartzen ditu, Batasunaren nekazaritza politikaren esparruan, zenbait laguntza araubide ezartzen ditu nekazarientzat, 1290/2005 (EE), 247/2006 (EE) eta 378/2007 (EE) Erregelamenduak aldatzen ditu eta 1782/2007 (EE) indargabetzen du. Batzordearen 2009ko urriaren 29ko 1120/2009 (EE) Erregelamenduak Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamenduaren III. tituluan aurreikusitako ordainketa bakarreko araubidea aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu; aldiz, Batzordearen 2009ko urriaren 29ko 1121/2009 (EE) Erregelamenduak aipatu 73/2009 (EE) Erregelamenduaren IV. eta V. tituluetan nekazarientzat aurreikusitako laguntza araubideei aplikatzen zaizkien xedapenak.

Batzordearen 2009ko azaroaren 30eko 1122/2009 (EE) Erregelamenduak arauak ematen ditu Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamendua garatzeko, erregelamendu horrek nekazarientzako zuzeneko laguntzetarako ezartzen dituen baldintzei, moduluei eta kudeaketa eta kontrol sistema integratuei dagokienez, eta Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua garatzeko, mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearentzat ezarritako laguntza araubidearen baldintzei dagokienez.

Kontseiluak, 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren bidez, Europar Batasunak landa garapenerako nekazaritzarako LGENFaren bidez finantzaturiko laguntzari buruzko arauak ezarri zituen. Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1974/2006 (EE) Erregelamenduak aipatu 1698/2005 Erregelamenduaren xedapenak ezartzen ditu; aldiz, Batzordearen 2011ko urtarrilaren 27ko 65/2011 (EB) Erregelamenduak 1698/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak, kontrol prozeduren aplikazioari eta landa garapena bultzatzeko neurrien gaineko baldintzei dagokienez.

Apirilaren 3ko 486/2009 Errege Dekretuak kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezarri dizkie nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko ordainketak eta landa garapenerako zenbait laguntza jasotzen dituzten nekazariei, eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko laguntzarako eta mahastia erauzteko primarako programen arabera laguntzak jasotzen dituztenei.

Azaroaren 13ko 1680/2009 Errege Dekretuak, ordainketa bakarreko araubidea nekazaritzan aplikatzeari buruzkoak, 2010etik aurrera nekazaritzako zenbait laguntza araubide horretan sartuko direla ezartzen du.

Herrilurren berezitasunak kontuan harturik, bidezkoa da arautzea zer tratamendu emanen zaien Erreserba Nazionalari ordainketa bakarra egiteko eskubide eskaerei, ureztalur bihurtutako herrilurrak direla eta.

Urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretua nekazaritzarako eta abeltzaintzarako zuzeneko ordainketak 2012tik aurrera aplikatzeari buruzkoa da.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren foru aginduaren bidez ezarriko dira kudeaketaren legezko beharkizunak eta nekazaritza eta ingurumen arloko baldintza egokiak 2012ko kanpainarako; horiexek bete beharko dituzte Nekazaritzako Politika Bateratuko zuzeneko laguntzak, Landa Garapeneko 2007-2013 Programako 2. ardatzeko hainbat laguntza eta berregituratzea eta birmoldatzea eta mahastiak erauzteko prima bultzatzeko programen ondoriozko laguntzak hartzen dituzten nekazariek; orobat beteko dituzte nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzen eskatzaileek ongarriak eta gai fitosanitarioak erabiltzeko bete beharreko gutxieneko beharkizunak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 1eko 41/2011 Foru Aginduak Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (NELIGS) arautzen du eta hura Nafarroan kudeatzeko arauak ezartzen ditu.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 32/2007 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako eskualde menditsu eta behartsuetarako konpentsazio-ordainak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatu zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 36/2007 Foru Aginduaren bidez, galtzeko zorian dauden arraza autoktonoak babesteko eta sustatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 35/2007 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintza ekologikoari laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 33/2007 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintza ekologikoari laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Nafarroako Gobernuak 2007ko irailaren 24an, 2008ko ekainaren 30ean, 2009ko azaroaren 23an, 2011ko martxoaren 14an eta 2012ko otsailaren 15ean hartutako erabakien bitartez, baimena ematen zaio Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastuetarako konpromisoak hartzeko 2007tik 2014ra bitarteko ekitaldietarako, nekazaritza ekologikorako eta abeltzaintzako ingurumeneko laguntzak tramitatzeko, alegia abeltzaintza ekologikorako eta galtzeko arriskuan dauden arrazentzat.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 29an emandako 412/2008 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzen dituzten laguntzak emateko arauak eta deialdia onetsi ziren.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 9ko 50/2009 Foru Aginduaren bidez, estepa eremuetako nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko arauak eta deialdia onetsi ziren.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 15eko 283/2010 Foru Aginduaren bidez, ardiak Errege Bardean larratzeko "Natura 2000" laguntzak emateko arauak eta deialdia onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 1ean hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko Departamentuari urte anitzeko gastu-konpromiso bat hartzeko 2009tik 2013ra bitarteko ekitaldietarako, "Natura 2000" laguntzak eta estepa eremuetako nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak tramita daitezen.

Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 22an eta 2011ko maiatzaren 2an hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko Departamentuari urte anitzeko gastu-konpromiso bat hartzeko 2010etik 2015era bitarteko ekitaldietarako, ardiak Errege Bardean larratzeko "Natura 2000" laguntzak tramita daitezen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak abuztuaren 7an emandako 393/2009 Foru Aginduaren bidez, araubide orokorra ezarri zen nekazaritzan plastiko biodegradagarrizko estalkiaren teknika sustatuko duten laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak ekainaren 15ean emandako 322/2009 Foru Aginduaren bidez, hazitarako patataren laborantzan nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak sustatzen dituzten laguntzak emateko arauak onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuak 2009ko ekainaren 1ean eta 2011ko apirilaren 11n hartutako Erabakien bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastu-konpromisoak hartzeko 2009tik 2015era bitarteko ekitaldietarako, hazitarako patataren laborantzan nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak sustatzen dituzten laguntzak tramitatzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 19an emandako 76/2010 Foru Aginduaren bidez, mahastietan nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak aplikatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko arauak onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari urte anitzeko gastu-konpromisoak hartzeko 2010etik 2014ra bitarteko ekitaldietarako, mahastietan nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak aplikatzeko laguntzak tramita daitezen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 29an emandako 229/2009 Foru Aginduaren bidez, hemengo abere arrazak ekoizteko sistemak araubide estentsiboetan sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuak 2012ko urtarrilaren 11n hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastu-konpromisoak hartzeko 2012tik 2016ra bitarteko ekitaldietarako, onura publikoko Urbasa eta Andia mendietako artzaintza iraunkorrerako "Nafarroa 2000" laguntzak tramita daitezen.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 209/2012 Ebazpenaren bidez, "Natura 2000" laguntzak arautzen dituzten oinarriak onetsi ziren, onura publikoko Urbasa eta Andia mendietan artzaintza iraunkorra egin dadin.

Urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuan, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak ordaintzen dituen erakundea Nafarroako Foru Komunitatean baimendu, eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren. Foru dekretu horren azken xedapenetako bigarrenak ahalmena eman zion Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko; bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFk finantzaturiko laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zuen, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFarekin batera landa garapenerako finantzaturiko laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zuen.

Foru agindu honek, aipatutako arauek ezarritako esparruan, 2012ko kanpainako eskaera bakarra egiteko baldintzak ezartzen ditu, ordainketa bakarreko araubiderako, azaleraren arabera ordaindu beharreko gainerako NBEUF laguntzetarako eta abeltzaintzako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR