218/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, autolikidazioaren araubidea zenbait negozio juridikoren likidazio eta ordainketarako prozedura gisa ezartzen duena oinordekotzen eta dohaintzen gaineko zergaren esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen urtarrilaren 26ko 16/2004 Foru Dekretuaren 50. artikuluak xedatzen du tributu zorren zenbatekoa autolikidazioa eginez kalkulatzen duten subjektu pasiboek Ekonomia eta Ogasun Departamentuak onetsitako aitorpen-likidazioaren inprimakiaren eredua aurkeztu beharko dutela, eta dagokion dirua agiriak edo aitorpenak aurkezteko erregelamendu horren 37. artikuluan eta ondokoetan ezarritako epean ordaindu beharko dutela. Autolikidazio horrekin batera, erregelamendu horren 36. artikuluan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

Une honetan zergaren kasu guzti-guztietarako autolikidazioaren araubidea ezartzea ezinezkoa denez, beharrezkotzat jo da kasu eta eragiketa batzuetarako ezartzea, bulego likidatzaileetan sartzen diren agiriak arinago bideratzeko, Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren xedapenen Testu Bategina onesten duen abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 57.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Horrela, bada, autolikidazioaren araubidea bizien artean egiten diren doako negozio juridikoei aplikatuko zaie, subjektu pasiboak nahi izanez gero.

Era berean, Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen urtarrilaren 26ko 16/2004 Foru Dekretuaren azken xedapenetan lehenaren bidez baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zergaren aitorpen-likidazioa egiteko ereduak onesteko, horrela VII. kapituluaren 3. ataleko 33. artikuluan eta horren gaineko gainerako aginduetan aurreikusita dagoen autolikidazioaren araubidea erabili ahal izan dadin.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Autolikidazioaren araubidea zenbait negozio juridikoren likidazio eta ordainketarako prozedura gisa ezartzea oinordekotzen eta dohaintzen gaineko zergaren esparruan.

  2. Subjektu pasiboek autolikidazioaren araubidea erabiltzen ahalko dute artikulu honen 2. idatz-zatian aipatzen diren negozio juridikoetan.

  3. Araubide hau erabil dezaketen egintza eta negozio juridikoak bizien arteko doako negozio juridikoak dira. Horrelakotzat honako hauek hartuko dira, besteak beste:

    1. Ondasun eta eskubideak dohaintzaren bidez edo bizien arteko doako beste edozein negozioren bidez eskuratzea.

    2. Bizi-aseguruen onuradunek diru kopuruak jasotzea, aseguratuak bizirauten duen kasuetan, betiere onuraduna kontratatzailea bera ez bada.

    3. Banakako aseguru kontratuetatik datozen diru kopuruak jasotzea, aseguratua hiltzen den kasuetan, aseguratua kontratu-egilea ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR