102/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntzarako Unibertsitateko Masterraren Practicumeko tutore irakasleei eta koordinatzaile tutoreei luzatutako ziurtagiriak onartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 29ko 170/2009 Foru Aginduaren bidez, nahitaezko praktiketako ikastetxe, tutore eta koordinatzaileak onartu ziren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Irakaskuntzetako irakasleen prestakuntzarako Nafarroako unibertsitateetako Masterraren Practicuma egiteko. 9. atalean ezarri zen, hain zuzen ere, praktiken garapenean parte hartuko duten ikastetxeei eta irakasleei aplikatuko zaien onarpena.

Azaroaren 2ko EDU/2842/2010 Aginduaren bidez, Estatuko lekualdatze lehiaketei aplikatu beharreko prozedura arauak ezarri ziren, eta masterreko eta graduetako praktiken tutorizazioa baloratu zen, aurretik hezkuntza administrazioak emandako ziurtagiria aurkeztuta. Ziurtagiri horretan ikasturtea eta praktikaldiaren iraupena jasoko dira.

Foru agindu hori estatuko araudira egokitzeko asmoz, bidezko da prozedura bat ezartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntzarako Nafarroako unibertsitateek ematen duten Masterraren Practicumeko irakasleen tutore-lana onartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntzarako Unibertsitateko Masterraren Practicumeko tutore irakasleei eta koordinatzaile tutoreei luzatutako ziurtagiriak onartzea, betiere ziurtagiri horietan berariaz ebazpen hau aipatzen bada, baita tutoretzapean egindako practicumaren iraupena, ECTS kredituetan adierazia, eta tutoretza-lana egin den ikasturtea ere.

  2. Nafarroako Unibertsitate Publikoak Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntzarako Unibertsitateko Masterraren Practicumeko tutore irakasleei eta koordinatzaile tutoreei luzatutako ziurtagirietan aintzat hartuko da 1. practicumak 3 ECTS balio duela, eta kreditu horiek onartuko zaizkie tutore irakasleei eta koordinatzaile tutoreei. 2. practicumak 7 ECTS balio du, eta kreditu horiek onartuko zaizkie tutore irakasleei. Bai tutore irakasleei bai koordinatzaile tutoreei onartuko zaie azkeneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR