265/1998 FORU DEKRETUA, irailaren 7koa, lurraldea eta naturguneak babestearekin zerikusia duten nekazaritza eta ingurugiroaren arloko laguntzak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurugiroa babestu eta naturgunea zaintzeko egokiak diren nekazaritzako produkzio metodoei buruzko ekainaren 30eko 2078/1992 EEEko Erregelamenduak, Kontseiluak emandakoak, Nekazaritzako Orientabide eta Bermerako Europako Fondoaren (FEOGA) Berme Atalak elkarfinantzatutako laguntzei buruzko elkarterako araubidea ezarri zuen. Horren helburua da, besteak beste, honakoak bultzatzea: nekazaritzaren eragin kutsagarriak murrizten dituzten nekazaritza produkzioko praktikak; ingurugirorako onuragarri den landare produkzio eta ardi aziendaren produkzio estentsiboa; laborantzako lurrak epe luzean produkziotik kentzea; eta, orobat, lurren kudeaketa bultzatzea, jendeak ingurugiroarekin loturiko helburuetarako erabili dezan.

Honako laguntza hauekin lortu nahi diren helburuak honakoak dira: merkatu erakunde amankomunen barnean aurreikusten diren aldaketak egiten laguntzea, nekazaritza eta ingurugiro arloetako elkarteko politiken helburuak gauzatu daitezen laguntzea, eta azkenik, nekazari eta abeltzainek errenta egokia izan dezaten ahalegintzea.

Batzordearen 746/1996 (EE) Erregelamenduak arestian aipatutako ekainaren 30eko 2078/1992 (EEE) Erregelamenduaren aplikazio modalitateak biltzen ditu.

Europako Batzordeak, 1995eko urtarrilaren 19ko c (95) 18. zenbakiko Erabakiaren bitartez, onetsi egin zuen Espainiako Gobernuak jakinarazitako xedapena, Espainian ingurunea babesteko eta naturgunea zaintzeko egokiak diren nekazaritzako produkzio metodoentzako laguntzen araubidea aplikatzeari buruzkoa, ekainaren 30eko 2078/1992 (EEE) Erregelamenduarekin bat. Geroztik, Erabaki hura aldatu egin zuen Batzordeak berak 1997ko abenduaren 3an hartutako Erabakiaren bitartez.

Onetsitako neurrien artean "hautaturiko eskualdeetan aplikatzekoak diren berariazko neurriak" daude, besteak beste honako hauek: "Azalera unitate bakoitzeko ardi aziendaren abere-zama arintzea", "Flora eta faunaren babesa laborantza estentsiboko sistemetan", "Higaduraren kontrako borroka" eta "Lurren kudeaketa, jendeak bertan sarbidea eta aisialdia izateko aukera izan dezan". Neurri horiek guztiak Nafarroan aplikatzekoak dira, 1997ko abenduaren 3an Batzordeak hartutako Erabakiaren indarrez.

Bidezko da orain aipaturiko neurriak aplikatzea eta, horiek direla medio, Nafarroako Foru Komunitatera bideratzen diren laguntza publikoak antolatzea.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzakoak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren zazpiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat eginez,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru Dekretu honen xedea da Europako Kontseiluak ekainaren 30ean emandako 2078/92 (EEE) Erregelamenduaren ondoriozko laguntzak Nafarroan ezartzea. Laguntza horiek ingurugiroa babesteko eta naturgunea zaintzeko egokiak diren nekazaritzako produkzio metodoak sustatzeko dira. Horretarako neurri hauek hartuko dira:

    -Azalera unitate bakoitzeko ardi aziendaren abere-zama arintzea.

    -Flora eta faunaren babesa lehorreko lurretako laborantza estentsiboko sistemetan.

    -Higaduraren kontrako borroka.

    -Lurren kudeaketa, jendeak bertan sarbidea eta aisialdia izateko aukera izan dezan.

  2. artikulua. Aplikazioaren lurralde eremua eta aplikatu beharreko neurriak.

  3. Foru Dekretu honen aplikazioaren xede diren lurralde eremua eta jarduketak Nafarroako eskualde hauetara mugatuko dira, Foru Dekretu honen I. Eranskinean xedatutakoaren arabera:

    -Errege Bardeak eta estepa-hegaztiak daudeneko Landibar eta Baigorri alderdiak, "Lehorreko lurretako laborantza estentsiboko sistemetan flora eta faunaren babesa", "Higaduraren kontrako borroka" eta "Azalera unitate bakoitzeko behi eta ardi aziendaren abere-zama arintzea" izenburuko neurriak aplikatzeari dagokionez.

    -Pitillas, Santacara eta Vianako udalerriak, horietan kokatzen baitira Pitillasko Aintzirak eta el Salobre edo Las Cañas, Ramsar-eko Hitzarmenaren ondorioz Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen Zerrendan sartuak, "Lehorreko lurretako laborantza estentsiboko sistemetan flora eta faunaren babesa", "Higaduraren kontrako borroka" eta "Lurren kudeaketa, jendeak bertan sarbidea eta aisialdia izateko aukera izan dezan" izenburuko neurriak aplikatzeari dagokionez.

    -Nafarroako nekazaritza eskualdeen banaketako III, IV, V, VI eta VII. Nekazaritza Eskualdeak, "Lehorreko lurretako laborantza estentsiboko sistemetan flora eta faunaren babesa", izenburuko neurria aplikatzeari dagokionez, bereziki Hegaztiak Babesteko Eremu Berezietan (ZEPAS) eta Eskualde horietako Natur Erreserbetan.

  4. Foru Dekretu honen ondorioetarako kontuan hartuko diren lehorreko lur bakarrak izanen dira lehendik 1992ko ekainaren 30eko Kontseiluaren 1765/92 (EEE) Erregelamenduak ezarritako laguntzak eskuratzeko deklaratuak izan zirenak. Erregelamendu hartan belar labore jakin batzuen ekoizleentzako laguntza araubidea finkatu zen.

  5. artikulua. Onuradunak.

    Foru Dekretu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke aurreko artikuluan aipatutako Nafarroako eremuetan kokaturiko nekazaritza ustiategien titularrak, baldin eta Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta badaude edo inskribatzeko eskaria egin badute, eta I. Eranskinean eta hura garatzen duten Foru Aginduetan zehaztu jarduketak egiteko hitza eman eta konpromisoak hartzen badituzte.

  6. artikulua. Laguntzarako espedienteen tramitazioa eta ebazpena.

  7. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzarako eskaerak aurkezteko epea ezarriko du Foru Aginduaren bidez, zeina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko baita.

  8. Laguntzarako eskaerak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Deparmamentuak eskura jarriko dituen inprimakietan gauzatuko dira. Inprimaki horri atxikiko zaio aurreko zenbakian aipatu Foru Aginduan Departamentuak eskatzen duen domumentazioa.

  9. Eskabideak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan aurkeztuko dira, zuzenean bulego zentraletan, edo bestela eskualdeetako bulegoen bitartez, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo baimenduta dauden beste erregistro administratiboetako edozeinetan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen arabera.

  10. Aurkezten den dokumentazio hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak aztertuko du eta akatsik aurkitzen badu interesatuei jakinaraziko die, jartzen den epean okerrak zuzendu edo dokumentuak eskatu zazkien datuekin osa ditzaten. Horrelakorik ez izatera, espedientea artxibatu eginen da.

  11. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta horri buruz egindako txostenak, Foru Dekratu honetan aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpen administratiboa emanen du. Ebazpen horretan zehaztuko dira, baldin eta positiboa bada, emandako onuren zenbatekoa eta haietaz baliatzeko baldintzak.

  12. Foru Dekretu honetan ezarritako laguntzak emateko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere, hori lortzeko behar den dokumentazio osoa entregatzen denetik aitzina. Epe hori iragaten bada ebazpen administratibo bat ere eman gabe, eskaera ezetsitzat joko da ustezko egintzagatik.

  13. Egokitzen diren laguntzen ordainketa urtero eginen da, hartutako konpromisoak eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatu ondoren. Horren kariaz, laguntza eskabideak aurkezten direneko lehenbiziko urtetik aurrerako ordainketak egiteko, onuradunek laguntza ordaintzeko urteko eskabidea aurkeztuko dute Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan, artikulu honen 1. zenbakian aipatzen den Foru Aginduak horretarako adierazten dituen epeetan eta moduan.

  14. artikulua. Laguntzak hautatzeko irizpideak.

    Eskatutako laguntzek, denak batera hartuta, gainditzen badituzte neurri baterako edo batzuetarako Europako Batzordearen 1997ko abenduaren 3ko Erabakian ezarritako lurraldeen edo aurrekontuen mugak, orduan lehentasuna emanen zaio Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak xede horretarako ezartzen dituen irizpide teknikoen araberako laguntzak emateari eta hautaketa egiteari, lurraldea eta naturguneak hobeki babestea bermatzearren.

  15. artikulua. Neurriaren aplikazioaren jarraipena.

  16. Ustiategiaren eskualdaketa. Konpromisoaren aldian onuradunak osorik edo zati batean eskualdatzen badu laguntzen araubide honen xede den ustiategia, hartzaileak konpromisoarekin segitzen ahal du gelditzen den denborarako, beti ere Foru Dekretu honek onuradunentzat seinalatzen dituen baldintzak betetzen baditu.

    Konpromiso hori bere gain hartzen ez badu, lehenbiziko jabea behartua egonen da jaso zituen laguntzak itzultzera gehi korrituak, Espainiako zenbatekoak berreskuratzeko korritu tasaren arabera kalkulatuak, ordainketaren eta onuradunak itzultzearen artean iragandako denboraren arabera.

  17. Lurralde egituraren aldaketa. Onuradunak ezin baditu sinatutako konpromisoak bere gain hartu, bere ustiategia lurzati kontzentrazio batean nahiz lurralde antolakuntzako antzeko eskuhartze publiko batean sartu dutelako, ahal bada konpromiso horiek ustiategiaren egoera berriari egokituko zaizkio. Egokitzapen hori ezinezkoa gertatuz gero, konpromisoa bukatutzat joko litzateke eta ez legoke konpromisoaldi eraginkorragatik inolako diru-itzultzerik eskatzerik.

  18. Ezinbesteko kasuak. Sinatutako konpromisoekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR