72/2009 FORU DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) zuzendari kudeatzailearen eginkizunak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari ematen dizkiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak urriaren 5eko 71/2009 Foru Dekretua onetsi du eta, dekretu horren bidez, honako hauek aldatu dira: irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, eta irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Foru dekretu horretan aurreikusten da, bai Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoaren erregulazioan bai NAPIren estatutuetan, Nafarroako Gobernuak zilegi duela Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) zuzendari kudeatzailearen eginkizunak institutu horren gainetik dagoen departamentuko zuzendari nagusi bati ematea. Eginkizun horiek estatutuen arabera gauzatu behar ditu, eta NAPIko zuzendari kudeatzailetzat joko da, ondorio guztietarako.

Une honetan uste da komenigarria dela aurreikuspen horretaz baliatzea eta, beraz, aipatu diren eginkizunak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari, Gregorio Eguílaz Gogorza jaunari, ematea.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko urriaren 5eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) zuzendari kudeatzailearen eginkizunak Funtzio Publikoaren zuzendari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR