287/1998 Foru Dekretua, irailaren 28koa Nafarroan etxebizitzarako laguntza- eta sustatze-neurriak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Etxebizitzarako laguntza- eta finantzazio neurrien erregulazio osagarriak apirilaren 14ko 100/1997 Foru Dekretua hartzen du ardatz.

Arau horrek indarra hartu ondoren, honako Foru Dekretuek osatu eta hobetu dute etxebizitza arloko ekintza babesgarrien laguntza- eta sustatze sistema: azaroaren 17ko 338/1997 Foru Dekretua, Nafarroan 30 urtez beherakoentzako etxebizitza-alokairuaren arloko ekintza babesgarriak arautzen dituena (Alokairu Gaztea), abenduaren 15eko 374/1997 Foru Dekretua, Integrazio Sozialerako etxebizitzak arautzen dituena, ekainaren 15eko 190/1998 Foru Dekretua, etxebizitzen zaharberritzeari buruzkoa eta abenduaren 1eko 355/1997 Foru Dekretua, mailegu kualifikatuen ezaugarriak finkatu zituena.

Halatan bada, on da arauok testu bakar batean biltzea eta beste batzuk ere eranstea, hala nola babes ofizialeko etxebizitzak saldu, alokatu eta deskalifikatzeari buruzkoak, Nafarroako araudia azaroaren 24ko Hiri Alokairuei buruzko 29/94 legeak agintzen duenera moldatuz.

Testuan aukera ematen zaie mailegu hartzaileei maileguak amortizazio garaian subsidiatu beharrean etxebizitza erosterakoan dirulaguntza bat hartzeko. Halaber gehitu egiten zaie dirulaguntza sustatzaile publikoei baldin zilegi den gehieneko prezioa baino merkeago alokatzen badituzte etxebizitzak.

Halaber, egokiera aprobetxatuz, zenbait hobekuntza xume erantsi dira tramitazio eta finantzazioan, esperientziak hala gomendatzen zuelako, hala nola etxebizitzarako aurrezki kontuetan aurrezko aurrezkia deskontatzea, eta kalteordainak deskontatzea planeamendu bat exekutatzearen ondorioz etxe-aldatu bat nozitzen duten pertsonei, babes ofizialeko etxebizitzak erosteko dirulaguntzak jasotzeko behar den diru sarrera maila gutxienekoa gutxitzeko.

Hori horrela delarik, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak hala proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hogeita zortziko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Helburua

      Foru Dekretu honen helburua da Nafarroako Foru Komunitatean Nafarroako Gobernuak etxebizitza sektorerako laguntza eta sustatze gisa ezartzen dituen ekintza eta neurriak erregulatzea.

    2. artikulua. Ekintza babesgarriak

      Foru Dekretu honetako xedapenak etxebizitza eta zoruaren arloan honako ekintza babesgarriak lagundu eta finantzatzeari aplikatuko zaizkie:

      1. Babes ofizialeko etxebizitza eraikuntza berrikoak eta haien eranskinak erregimen berezian nahiz orokorrean sustatu, erosi eta alokairuan ematea.

      2. Prezio tasatuko etxebizitza eraikuntza berrikoak eta haien eranskinak erregimen berezian nahiz orokorrean sustatu, erosi eta alokairuan ematea.

      3. Etxebizitza eta eraikinak erosi eta zaharberritzea eta etxebizitza eta erainikak zaharberritzeko erostea.

      4. Zorua diruz erosi eta urbanizatzea baldin zoru hori bertan babes ofizialeko eta prezio tasatuko etxebizitzak sustatzeko bada, eta bai hirigintza planeamenduan kasurako aurreikisten diren dotazioak ere, beti ere etxebizitza horiek gehienak babes ofizialekoak badira.

      5. Etxebizitza erabilia erosi edo alokairuan ematea integrazio sozialeko programen beharretarako.

    3. artikulua. Foru Dekretu honetan arautzen den edozein erregimenen pean jartzen diren etxebizitzak erostunaren, adjudikaziodunaren, maizterraren edo sustatzailearen beraren bizileku ohikoa eta berak erabiltzekoa izanen dira.

    4. artikulua. Babes ofizialeko erregimenak.

    5. artikuluak aipatzen dituen etxebizitza gaietako ekintzak honako erregimen en pean jar daitezke, babes ofizialeko etxebizitzatzat kalifikatzekotan:

      1. Orokorra: egintzen onuradunen famili-sarrera ponderatua profesioarteko soldata gutxienekoaren 5,5 halakotik beherakoa denean.

      2. Berezia: egintzen onuradunen famili-sarrera ponderatua profesioarteko soldata gutxienekoaren 2,5 halakotik beherakoa denean.

      Babes ofizialeko erregimen baten pean jarritako etxebizitzen kalifikazio behin-behinekoa eraikin osoa hartzen duten eta erregimen horietako bakar baten pean jarri nahi diren hasi gabeko eraikinentzat edo hasi eta bukatu gabekoentzat eskatuko dira.

      Kalifikazio hori erregistroko finka osoak hartzen dituzten sustapenetarako eskatuko da. Ez da onartuko finka berean erregimen banako sustapen baterakorik egitea, partzuergoan egindako aparkalekuez besterik.

      Eraikin bakoitzaren barrenean zilegi izango da bai erosteko etxebizitzak eta bai alokatzekoak egotea.

    6. artikulua. Finantzazio kualifikatua.

    7. Hauxe ulertzen da finantzazio kualifikatutzat:

      Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak zuzeneko edo zeharbideko laguntza ekonomikoen bidez esku hartzea etxebizitza gaietako ekintza babesgarrien alde.

    8. Honakoak dira zeharbideko laguntzak:

      1. Kreditu erakunde publiko nahiz pribatuek Nafarroako Gobernuarekin sinatutako akordioen barrenean emandako mailegu kualifikatuak.

      2. Zergei buruzko legeetan edo kasuko aurrekontuen gaineko Foru Legeetan ageri diren salbuespen eta bonifikazioak.

      3. Nafarroako Gobernuak zorua erosi eta urbanizatzeko emandako maileguak.

      4. Honakoen alderako dirutzak:

      I.-Urbanizatu gabeko zorua lagatzea.

      II.-Urbanizatutako zorua lagatzea.

      III.-Azalera eskubideak lagatzea.

      IV.-Lanak zuzentzea.

      V.-Aholkularitza.

      VI.-Auza lanen alderako dirulaguntza.

    9. Honakoak dira zeharbideko laguntzak:

      1. Mailegu kualifikatuak subsidiatzea.

      2. Dirulaguntzak, pertsonalak eta objetiboak.

    10. Nafarroako Aurrekontu Orokorretan eragina duten finantzazio kualifikatuaren norainokoak finkatzeko, aurrekontuetako asignazioak hartuko dira aintzat.

    11. artikulua. Mailegu kualifikatuen subsidiazioa zer den eta zenbat irauten duen.

      Hauxe aditzen da subsidiaziotzat: Nafarroako Gobernuaren aurrekontuetatik kreditu erakunde mailegu-emaileari hitzartutako tipoaren araberako interesak ordaintzea eta kapitala amortizatzeko urte-paguen (edo diren epekoak direla) eta kasurako interes subsidiatuari tokatuko litzaiokeenaren arteko diferentzia.

      Maileguen subsidiazioa bost urtetarako emanen da eta zilegi izango da amortizatu arte beste hainbestetarako berritzea, azken aldia ezik halakorik izaten bada, eta gabealdia ere subsidiatzea galarazi gabe. Hartzaileak eskatu beharko du subsidiazioa berritzea, urteko subsidiazioaren azken aldian eta subsidiazio hori ahitu baino lehen.

      Hartarako, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak interesatuei behar bezain lehenagotik emanen die aditzera subsidiazioa ahitzear dela.

      Eta orduantxe zilegi izango du erostun batek subsidiazioa eskatzea baldin eta subsidiaziorik eman ez bazitzaion, kasuko soldata maila gainditzen zuelako, eta beste baldintzak betetzen baditu, haien barrenean, Nafarroako Gobernuarekin sinatutako Elkarlanerako Hitzarmenak babesten duen kreditu mota.

      Berritze hori subsidiazio modalitate bakoitzari dagozkion baldintzetan eginen da.

      Kalkulatzeko zein diru sarrera hartu behar diren aintzak subsidiazioa berritzeko, bataz bestekoa eginen da berritze eskaera egin aurreko bi zergaldietako famili-sarrerekin, eta hori kasuko urtearen profesioarteko soldata gutxienekoaren halako zenbat den ikusi, eta kasurako diren koefizienteak aplikatuko zaizkio.

      Sarrera ponderatuetan izandako aldaketen arabera eginen da beste bost urtetarako kasuko subsidiazio mailari adskribitzea, azkenekoan izan ezik, amortizatu arteko aldia izanen baita, eta %5, 7 eta 9ko interesak esleituko zaizkio mailegu hartzaileari, edo subsiadiatu gabe babes ofizialeko erregimen orokor eta berezian.

      Familiaren diru sarrera horiek profesioarteko soldata gutxienekoaren 4,5 halakotik gora direnean, interes tipoa subsidiatu gabeko kualifikatua izanen da.

      Alokairu erregimen babesturako maileguen subsidiazioa mailegua amortizatzez bukatu arte luzatuko da.

      Alokairu erregimena edo haren baldintza ekonomikoak aldatzen badira, automatiko etenen da subsidiazioa, non eta maizterrak etxebizitza erosi ez duen.

      Sustatzaileak amortizazioa baino lehen aldatzen badu alokairua erregimena, itzuli beharko ditu jasotako dirutzak.

    12. artikulua. Maizter etxebizitzentzako finantzazioak.

      Maizter etxebizitzak sustatzeko finantzazio kualifikatua eskuratzen bada, Foru Dekretu honetan arautzen denez, horrek etxebizitzok erabilera erregimen horri loturik geratzea ekarriko du ondorio, sustatzeko emandako mailegu kualifikatua amortizatzeko Foru Dekretu honek finkatzen duen epeak irauten dueino, edo, halako mailegurik ez badago, 25 urtez, kasuko behin-betiko kalifikazioa eman denetik kontatuta, non eta maizterrek etxebizitzok erosten ez dituzten, Foru Dekretu honek jasotzen dituen baldintzetan.

      Epe hori iragan baino lehen erabilera aldatzeak, jasotako laguntza zuzenekoak eten eta itzuli beharra ekartzen du ondorio, iraun duten denboran legeak agintzen duen interesa haiei aplikatuz sortzen den dirutan berretuak.

      Hala ere, epea iragan baino lehen etxejabetzen den maizterrak zilegi izango du mailegu kualifikatuan subrogatzea eta familiaren diru sarrera ponderatuen arabera tokatzen zaion subsidiazioa eskuratzea.

    13. artikulua. Finantzazio kualifikatua erdiesteko baldintzak ez betetzeagatiko zehapena.

      Foru Dekretu honen helburu diren ekintza babesgarri bakoitzetarako baldintzak betetzen ez badira, emandako subsidiazioa eten eginen da eta Nafarroako Gobernuak zuzeneko dirulaguntza gisa emandako dirutzak itzuli beharko zaizkio, jasotzen hasi zirenetik legeak agintzen duen interesean berretuak.

    14. artikulua. Sustatzaileak.

      Zilegi izango da pertsona fisiko nahiz juridikoak izatea ekintza babesgarrien sustatzaile.

      Lurralde erakunde publikoak izanen dira sustatzaile publiko, eta sektore publikokoak diren zuzenbide publiko nahiz pribatuko pertsona juridikoak ere.

      Hartarako, hauxe aditzen da sektore publikoko zuzenbide pribatuko pertsona juridikotzat: bere kapitalaren gehiengoa Administrazio publiko edo zuzenbide publikoko pertsona juridiko bat edo gehiagorena duena.

    15. artikulua. Familiaren diru sarrera ponderatuak

    16. Finantzazio kualifikatua jasotzeko eskubidea izateko behar diren sarrerak, Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Aitorpenerako eredu ofizialaren bidez kreditatuak, familiaren diru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR