12/2013 FORU LEGEA, martxoaren 12koa, Nafarroan ekintzaileei eta lan autonomoari laguntza ematekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako.

FORU LEGEA, NAFARROAN EKINTZAILEEI ETA LAN AUTONOMOARI LAGUNTZA EMATEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Egungo krisi egoeran, ekintzailetza eta lan autonomoa enplegu-sormenerako alternatiba gisa eskaintzen diren tresnak bilakatu dira. Auto-enplegua egiazki erantzun baten gisara egituratu da egoera zail honetan, tamalez soilik doikuntza-neurriak aplikatzen ari baitira, nahiz eta demostraturik dagoen doikuntza horiek berez gurpil gaiztoa dakartela: enplegu-suntsipen handiagoa, kontsumitzeko ahalmen eza eta, horrenbestez, atzeraldi handiagoa.

Nafarroako ekintzaileei eta lan autonomoari laguntzeko foru lege honekin, bilatzen dugu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak benetako konpromiso eraginkorra hartzea ekintzaile hauekin eta langile hauekin, zeren eta, beren kabuz, eta batzuetan behar den laguntza eta orientabidea eduki gabe ere, krisiari aurre egin nahi baitiote, auto-enpleguaren eta beren enpresa eratzearen aldeko apustua eginez.

Foru lege honek, horrenbestez, ekintzailetzarekin eta lan autonomoarekin lotutako kontzeptu horiek zedarritu nahi ditu aurrena; ondoren, langile horiek egiteko prest dauden apustu pertsonalak errazteko neurri eta tresnak taxutu nahi ditu.

Garrantzitsua da foru lege honen xedearen aipamena egitea: “garatzea eta bultzatzea, Nafarroako Foru Komunitateak bereganatutako eskumenen esparruan, enpresa berrien sorrera, enpresa-jarduera eta enplegua sortzeko jarduera, horretarako laguntza emanez ekintzaileei, langile autonomoei eta mikroenpresei, politika publikoen bidez, zeinak bideratuak egonen baitira bete-betean eta modu eraginkorrean bultzatzera ekintzailetza eta lan autonomoa, Nafarroako ehun produktibo enpresariala garatzeko tresna gisa”.

Proposamenean, gainera, ekintzailetza eta lan autonomoaren bultzapenak oinarritzat izanen dituen printzipio gidariak jasotzen dira, eta printzipio horien artean, hain zuzen ere, lehiakortasunak, berrikuntzak, teknologiak eta hazkunde ekonomikoak toki nabarmena hartzen dute, bestelako elementu batzuekin batera: lan autonomoaren kalitatea hobetzea; lan autonomoaren egonkortasuna; profesionalizatzea; lana eta familia uztartzea; laneko segurtasuna eta osasuna; neurketa eta arbitraje mekanismoen sustapena; eta prozedura administratiboen koordinazioa eta sinplifikazioa, aukeren berdintasuna, lankidetza eta elkartegintza sustatzea, besteak beste.

Azken batez, kontua da ibilbide-orri oso bat zedarritzea, Nafarroako Gobernuak esparru ekonomiko gero eta garrantzitsuago hau indartze aldera egin beharreko lana orientatzeko.

Egia da kontua ez dela hutsetik hastea, baizik eta gaur egun erabiltzen diren tresna batzuk antolatzea eta beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk erabiltzen hastea, jakinda errealitateak eragozten digula nahi genituzkeen baliabide ekonomikoak edukitzea; eta, horrenbestez, alde batera utzi gabe kontu publikoei dagokienez zein inguruabar dauzkagun.

Azken batez, enplegu autonomoaren sustapenean azpimarra jartzen duen foru lege bati buruz ari gara, eta horretarako, zenbait arlotan tresna eta neurriak bideratzeko ahaleginak egiten ditu: babes teknikoa, aholkularitza, sinplifikazio administratiboa, ekintzailetasuna sustatzea, unibertsitateekin eta lanbide heziketako ikastetxeekin lankidetzan jardutea. Bestalde, foru lege proposamenak zenbait pizgarri ezartzen ditu eta laguntza batzuk sistematizatzen ditu, beren kabuz nahiz beste batzuekin batera ekintzaile izan eta beren enpresa-proiektua bultzatu nahi duten langileei aukera gehiago eta aukera hobeak eskaintze aldera.

Foru lege honek, halaber, ekonomia sozialaren aldeko apustua egin nahi du, zeren eta jotzen baitu hori tresna erabilgarria dela enpresen ehundura –krisia baino lehen eta krisia bitartean hain emaitza onak ematen ari dena– dinamizatzeko.

Halaber, finantziazio-tresna publiko zein mistoak (publiko-pribatuak) ezartzen dituen foru legea da, tresna finantzarioetan lehentasuna krisian dauden enpresetako langileei ematen diena, partaidetzak erosi ahal ditzaten enpresa hori kooperatiba, lan-sozietate nahiz baliagarri eta zuzenbidean onargarri den beste edozein sozietate-modu bihurtzeko, betiere aurrena proiektuen bideragarritasuna aztertuta.

Halaber, inbertsio sozialeko funtsak ageri dira, lan autonomoa garatzeko eta ekintzaileari laguntzeko funtsak; maileguetara daude bideratuta, onuradun eta urte bakoitzeko gehieneko batekin, proiektuaren ehuneko 80 hain zuzen, eta interes txikiekin. Balioa ematen zaio mikrofinantziazio eta mikrokreditu sozialen sistema bat taxutzeko aukerari.

Zenbait figura ere sortzen da: lan autonomoan eta ekintzaileei laguntza ematen aditua den bitartekari finantzarioarena, kasu, zeina aholku-tresna bat baita finantziazioa lortzeko prozesuan edo prozesuetan. Halaber, inbertitzaile pribatu soziala eta inbertsio soziala babesteko entitateak ere sortzen dira; horiek modu aktiboan lagunduko diete autonomoei, edota ekintzaileen sozietateen kapital sozialean hartuko dute parte jarduera ekonomikoaren etapa batean.

Eskumenak ematen zaizkio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, funtsezko erakunde bat dela jotzen baita, haren bitartez abian jartzeko foru legearen edukitik eratortzen diren politikak, honako funtzio hauekin: azterlanak egitea, merkatuari buruzko prospekzioak egitea, bitarteko teknikoak eskueran edukitzea -berekiak nahiz hirugarrenekin behar diren hitzarmenak eginez lortutakoak- eta abar.

Administrazioak arlo honetan izan duen funtzionamenduari buruzko jarraipena egiteko, funtsezkoa da Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluaren lankidetza. Halaber, berariaz aipatzen da Ekintzailetzari buruzko Plan Estrategikoaren sorrera.

Azken batez, arestian esan den bezala, foru lege honek xehetasunak ematen ditu ibilbide-orri bat sortzeari buruz, hain zuzen ere ekintzailetza eta lan autonomoa sustatze aldera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren konpromiso tinkoaren bitartez.

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Aplikazio-eremua.

    2. Foru lege hau ekintzaileei aplikatuko zaie, eta halakotzat hartuko da pertsona fisiko oro izapideak egiten ari dena jarduera ekonomiko bat garatu ahal izateko langile autonomo gisa, kooperatibista gisa, edota lan sozietate baten bitartez nahiz zuzenbidean onartutako edozein merkataritza-formularen bitartez, bizitokia eta helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dituena, eta baldin eta mikroenpresaren parametroak gainditzen ez dituena.

    3. Era berean, foru lege honen aplikazioa zabaldu eta hartuko ditu entitate ekintzaileetako bazkide ez-inbertitzaileak, hau da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Testu Bateginaren berrogeita laugarren xedapen gehigarriak entitate ekintzaile gisa definitzen dituen horietakoak, xedapen horretan arautzen baitira ekintzailetzat jotzen diren pertsonen edo entitateen eta entitate horietan inbertitzen dutenen zerga araubidea.

    4. artikulua. Definizioak.

      Foru lege honek agintzen duenerako, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:

      1. Langile autonomoa: pertsona fisikoa, egoitza eta helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean dituena, eta ohiko duena jarduera ekonomiko edo profesional bat garatzea, modu pertsonalean, zuzenean, bere kontura eta beste inoren zuzendaritza- eta antolamendu-esparrutik kanpo, irabazi-asmoarekin, besteren konturako langileei lana eman nahiz ez eman, Lan Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legeko 1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

        Halaber, foru lege hau aplikatu beharko zaie Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean ohiko moduan egiten diren lanei; hain zuzen ere, aurreko lerrokadan definitutako pertsonen ahaideak izanik Langileen Estatutuaren menpeko langile ez diren pertsonek eginiko lanei.

      2. Mikroenpresa: enpresa bat zeinak, Europar Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EB Gomendioaren eranskinean ezarritako baldintzak betez, hamar pertsona baino gutxiagori ematen baitie lana, eta urteko negozio-bolumena edota urteko balantze orokorra bi milioi euro baino gutxiagokoa baitu.

    5. artikulua. Kanpo utzitako kasuak.

      Joko da foru lege honen aplikazio esparrutik kanpo berariaz uzten direla 1. artikuluaren baldintzak betetzen ez dituzten zerbitzuen prestazioak; honakoak bereziki:

      1. Lan-harremanak; dela lan arloko legediaren menpekoak, Langileen Estatutuan ezarritakoaren arabera, dela funtzionario-arloko legediaren menpekoak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ezarritakoaren arabera.

      2. Sozietate baten forma juridikoa daukaten enpresetan administrazio-organoetako kontseilari edo kide karguan jardute hutsera erabat mugatuta dagoen jarduera, Langileen Estatutuan ezarritakoaren arabera.

      3. Izaera berezia duten lan harremanak, Langileen Estatutuak eta xedapen osagarriek aipatzen dituztenak.

      4. Inolaz ere ezin izanen dira ekintzailetzat hartu Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuko VII. Tituluko VI. kapituluan araututako ondare-sozietateen araubidea aplikatzen zaien sozietateak.

      5. Era berean, pertsona fisiko edo juridiko bat ez da ekintzailetzat hartuko baldin eta bere bazkideetako bat, Espainian nahiz atzerrian, ezgaituta badago konkurtso-prozedura baten ondorioz, prozesatua badago, edo ahozko epaiketa irekitzeko auto bat emana badago, Prozedura Kriminalaren Legeko IV. liburuko III. tituluko prozedura dela-eta, edota aurrekari penalak baditu delitu hauetakoren batengatik: faltsutze-delitua, Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren kontra, desleialtasuna agirien zaintzan, sekretuak urratzea, kapitalak zuritzea, errezibitzea eta antzeko beste jokabide batzuk, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea, edo jabetzaren aurkako delituak. Ez da ekintzailetzat hartuko, halaber, baldin eta ezgaituta edo etenik badago, penalki edo administratiboki, kargu publikoetan, edo finantza-entitateen administrazio edo zuzendaritzako karguetan.

    6. artikulua. Ekintzailearen eta langile autonomoaren xede soziala.

      Ekintzaileak eta langile autonomoak edozein...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR