NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 33/2016 FORU DEKRETUA, irailaren 7koa. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zuena, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuan ematen zaion idazketaren arabera, eta Nafarroako Gobernuaren eleduna izendatzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokiola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak sortu, aldatu, bateratu eta kentzea, eta bakoitzaren izena eta eskumenen esparrua zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 19.2 artikuluan ezartzen denez, berriz, departamentuak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, eta departamentu bakoitzaren eskumena jarduera administratiboaren zein sektoretan arituko den finkatzea, Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokio eta lehendakariaren foru dekretu bidez egin beharko da.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez (2015eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 23an), Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura ezarri zen, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuak emandako idazketari jarraituz (2015eko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 12an). Foru dekretu horrek, 6. artikuluan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari esleitzen dizkio Gobernuaren eledunaren eginkizunak.

Bestalde, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 15.1 artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuko lehendakariak gobernuko eleduna izendatzen ahal du eta kargu hori ez dio nahitaez kontseilari bati eman behar. Ildo horretan, izendatzen den Gobernuaren eleduna lehendakariaren menpe zuzenean egon dadin, Gobernuko kide izan gabe, bidezkoa da hein batean aldatzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren eskumenen esparrua.

Hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakari gisa dagozkidan eskudantziak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren 6. artikulua aldatzea (foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioen departamentuen egitura ezarri zen), Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuan ematen zaion idazketaren arabera.

    Honela gelditzen da Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren 6. artikulua (foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR